lunes, 29 de abril de 2013

Guraso generoso

 Lagun artean ezta-baidan amatasunaz.


Ados. Eta horrek ez du bestea kentzen: komuneko bonba izorratzen zaidanean, begietara begiratu eta.. konpontzen dakien bati eskatzen diot laguntza. Esperientzia duenari. Hori esan nahi nuena. Ondo da emakumeek ama izatearen esperientziaz gozatzea, naturak ematen dien aukera paregabe hori izanda, nahi duenak, konzienteki. Maistra lana. Magistrala. Ez gehiago ez gutxiago. Ofizioetan bezala: aprendiz/a, oficial/a, maestr@.
Norbaitek "hij@puta" esten duenean, gure lagun batek (ama ez dena, portzierto) esaten du:
"Todas las madres son unas santas, se dediquen a lo que se dediquen".
Ama izatearen erronka tamainukoa da. Kategoria!

Eta beharrak (jan, lo, lagunak) kolektiboki bermatu: bestela oso zaila da amatasuna. Kasik "absurdoa" esango nuke, ez daukalako konpetentzia eta produktibitate irizpiderik betetzen. Edo ama konpetidora-konpetente bihurtzen zara, sisteman haurrak ongi kokatzeko ahaleginetan; edo mundua aldatu nahi duzu eta seme-alabak kexu, ez dutelako ulertzen zertan ari zaren; nahiko estresantea batera zein bestera.

Eskerrak ama bezala errealizatzea ez dudala helburu nagusia bizitza hontan, nahiz eta horretan ere ahalegintzen naizen. Helburu nagusia ZERean jartzen dut: une oro burujabe izatean. Eta hemen nabil, unean-gunean-muinean.

Eskerrik asko, interlokutore paregabe ziztatzaileok. Maite zaituztet, eta oso aberats senti arazten nauzue.
Gora zuen guraso generosoak!!

No hay comentarios: