miércoles, 10 de abril de 2013

Kolektiboki bermatu, Hitzan


Hitzan (Busturialdea, Lea-Artibai, Mutriku) agertutako elkarrizketa.

Leire Saitua, Auzolan Mugimenduko kidea
Kolektiboki bermatu behar ditugu 
jatekoa eta etxebizitza duina izatea”
Pozakundea Topaketak egingo dituzte 
asteburuan, Gernika-Lumoko Astran

“Bestelako gizarte eredu bat aldarrikatuko dugu asteburuko topaketetan”

By Busturialdeko Hitza on in Gizartea
pnga_erakutsi.pl 
Zer dira pozazkunde topaketak?
Auzolan Euskal Herria mugimenduak Pozazkunde Topaketak antolatu ditu astebururako. Leire Saitua ibarrangeluarra mugimenduko kidea da, eta jakinarazi duenez, “eztabaida gune” bihurtuko dute Astra, “bestelako eredu sozio-ekonomiko bat aldarrikatzeko”. Zapatuan eta domekan egingo dute topaketa, 10:00etatik aurrera. Zapaturako, gainera, jaialdi txiki bat be antolatu dute. 18:30etik aurrera iAuBe musika taldeak joko du, eta 19:30ean biodantza saio bat egingo dute bildutakoek.
Auzolan Euskal Herria mugimenduak antolatutako topaketak dira. Helburu nagusia, bestelako eredu sozio-ekonomiko bat aldarrikatzea da. Auzolan mugimenduak antolatzen dituen ekimen guztietan hausnarketa bat egiten dugu: atzera begiratzen dugu iraganean egokiak izan ziren formulak berreskuratzeko. Hala, auzolana, batzarra, komunala, desobedientzia eta tokian-tokikoa bezalako berbak berreskuratzearen alde egiten dugu.Zer da Auzolan Euskal Herria mugimendua?
Auzolan mugimendua hezkuntza, osasun, elikadura eta energia burujabetza bazalako gaiak lantzen dituen pertsona taldea da. Gura duenak www.auzolan.info helbidean aurkitu dezake informazio gehiago. Euskal Herri mailan emon diren eztabaidak eta hausnarketak batzen ditu webguneak.
Zein metodologia erabiliko duzue topaketetan?
Metodologia irekiko topaketak izango dira: open space. Metodologia horretan ez da ponentziarik aurreikusiten. Jendeari benetan interesatzen zaizkion gaiak lantzen ditugu. Hala, ez dugu egitarau finkorik, parte hartzaileen proposamenen araberako agenda prestatzen baitugu. Helburua ez da guk pentsatzen duguna jendeari azaltzea, baizik eta, jendeak pentsatzen duena ezagutaraztea.
Bi eguneko topaketa izango da ezta?
Bai. Zapatua hausnarketa eguna izango da. 10:00etan eguneko agenda prestatuko dugu, eta herritarrontzat garrantzitsuak diren gaiak landuko ditugu urrengo orduetan. Domeka, bestalde, sormen eguna izango da. Hala, parte hartzaileek etorkizunean landu beharreko ekintza proposamenak eztabaidatuko dituzte alkarregaz.





No hay comentarios: