Lagun aniztasunaren
kanpaina egin dezakegu,
konfiantzarena.
Etxeko, auzo, kuadrilla, herriko, eskualdeko...
lagunak.
Konexio neuronal berri ugari, oparoak.
Beti hondoan, gogoan lagunik haundiena:
norbera.
Sarea zabaldu ta euskeko gakoa?
Hitza.
Hitz faltsuak, hutsalak... lagunik ez.
Hitza, bete.
Hitza bete beharraz.
domingo 11 de marzo de 2012
Genero / generostea
Nire atzoko hitzek gaur balio ez,
gaurkoek bihar be ez.
Bota egingo ditut hala ere,
orainak dakarrelako geroa.
Bizitakoak, izpirimentatzeak
jartzen du ez/baian
pentsagailu/hitzetan sortutakoa.
Hauxe datorkit genero kontuetan.
Genero irizpideak,
errealitate erren desorekatua
estadistiken bidez aztertzeko
erabilgarri izaten jarraitzen du.
Ez ordea nahiko genukeen
errealitate osatua eraikitzeko.
Hor "emakume" izaten gelditu beharrak
mugatu egiten nauela sentitzen dut,
"gizonezko" den hori ere garatu nahi dudalako.
2 erdi.tik
1 oso.rantz
Generoa bisturi,
generostean eraiki.

sábado 10 de marzo de 2012
Ogi zaharra jaten dudan moduan,
askotan irakurtzen dut bezperako egunkaria,
ezin ondakinik utzi,
Berriak hain dakar zer irakurri gozo asko ze!
Oraingoan Donostia Ospitaleko Psikiatriako buruak dino
"Etorkizuneko itxaropenak direla pertsonaren motorrak".
Hara!
Ez dino dirua.
Ez titi edo zakil haundiak, soinean edo eskura.
Salbata gagoz orduan!
Hona hemen
etorkizuna itxaropentsu irudikatzeko
pistak:
1
Ekologian ingeneria den Paul Neau.ren arabera
"Gaur egun kontsumitzen den
energiaren herena baino ez da beharrrezkoa",
Aitor Renteriak egiten duen artikuluan.
Gure proposamena ez da elektrikoa, energetikoa baizik.
Ekoizten den elektrizitatearen %75 nuklearra da, baina
aldi berean kontsumitzen den energiaren %16 baino ez da.
Teknikoki egingarria da,
eraikinak isolatuz, kontsumo ohiturak aldatuz,
2033rako gelditzea azkenengo zentral nuklearra
ordurako beste energia iturri batzuez ordezkatzea.
2
"Autokarabanaren kultura haunditzen",
Miarritzeko Irati erakustazokaz ari da
Iduzki Soubelet Fagoagak.
Gehienetan handiegi izaten ohi ditugun baserriak
27 metro karratuko etxebizitzetan berregokituz
zenbat aukera sortuko litzatekeen
lurra eta naturaz gozatzeko.
Bestalde hirietan tokian tokikoa jaterik ez,
balkoi eta parkeetako lurrak salbu...
Gaineratu horri
auto, bizikleta eta moto elektrikoak,
baserrietatik topaguneetara osteratxoa egiteko.
3.
"Sare pribatua ordaindu ezin dutenek
betiko konponbidera joko dute:
amak, arrebak, alabak. Emakumeak."
Maite Asensio Lozanok.
Laburbilduta,
baserri autokarabanatuetan
emakumeak lagunartean.
Hau lehen ere ikusiak garela-eta nago.

miércoles 7 de marzo de 2012
Irakaslea, aginte publiko
Berria, 2012 Martxoak 1.
David Ickek aspaldi esaten zuen,
irakasleak, suhiltzaileak, bizkartzain eta abarrak,
aginte publiko bihurtzea pauso bat zela,
kartzela planetarioa eraikitzen ari diren honetan.
David Ickek aspaldi esaten zuen,
irakasleak, suhiltzaileak, bizkartzain eta abarrak,
aginte publiko bihurtzea pauso bat zela,
kartzela planetarioa eraikitzen ari diren honetan.
domingo 4 de marzo de 2012
GARA feminista, GA-RA!
GARA, betaurreko moreak jarrita, titularrak:
"...Oraindik parekidetasuna eskatu beharra dagoelako;
oraindik asko ez direlako konturatu dakartzan onurez."
"Garapena lortzeko inbertsiorik onena,
emakumea gaitzea" J.A. Oria
Min ematen dit,
lotsagarria iruditzen zait,
eta ez dakit nola argumentatu.
Dominazio sistemaz ari gara.
Ni behintzat.
Eta giza eskubideez.
Eman dezagun titularra
duela bi mendeko Filipinetako negrero biren arteko elkarrizketatik aterata dagoela:
"Garapena lortzeko inbertsiorik onena, esklabuak gaitzea".
Zer adieraziko luke? Zein litzateke beraien helburua? Punturik garrantzitsuena?
Dominazio sistema eraustea? Ez, ezetz borobila.
Etekinak ateratzen jarraitzea.
Hori dino titularrak. Asmoa ona bada ere, inkonzientean dominazioak darrai.

jueves 9 de febrero de 2012
Bisita gidatu zikina
Laguna, neska (garrantzia du detaileak)
bajoiakin zegoen. Lur jota.
Gure etxera etorri eta
bisita gidatua egin nion.
Zikina.
Terapeutikoa.
Hautsez betetako zokondoak
,ondo ezagutzen ditudanak,
erakutsi nizkion
banan banan.
Nire Lotsa eta bere Bajoia
atera egin ziren
eskutik helduta. Alde!
Lasaiago bizi gara.
bajoiakin zegoen. Lur jota.
Gure etxera etorri eta
bisita gidatua egin nion.
Zikina.
Terapeutikoa.
Hautsez betetako zokondoak
,ondo ezagutzen ditudanak,
erakutsi nizkion
banan banan.
Nire Lotsa eta bere Bajoia
atera egin ziren
eskutik helduta. Alde!
Lasaiago bizi gara.
sábado 21 de enero de 2012
Hil arte bizi
Antzerkia.
Ondo pasatu genuen,
Lizeo antzokia bete-beteta.
Arrakasta.
Koloretsua, bizia,
euskaraz aberatsa, bizkorra, arina, jatorra,
hizketan entzutearekin gozatzeko modukoa.
Aktoreak bi: Iker Galartza (itzultzailea, dotore)
eta Joseba Usabiaga. Eta aktoresa: Sara Cozar.
Lan ona.
Gaia: interesgarria.
Desioa, desio anitza, triangelua,
eta baita adiskidetasuna, zeloak...
Are interesgarriagoa izan zitekeen. Ausartagoa.
Posesioa, propietatea eduki, jabetasuna eman.
Bukaera: penagarria.
Desio anitzean hasi eta
amabirgina,
zeruan bukatzen duen
emakume martiria.
Ez hanka, ez buru,
egunerokoan "n" aldiz pizten den desio mozorrotua,
edo desioak matrimoniora egiten duen bide labana,
muturreraino eraman eta
amatasunez disfrazatu beharra.
Ze amatasun mota berezia:
norberak zainduko ez duen haurra,
haurraren desiorik sentitzen ez duten bi "aitei"
enpaketatua.
Eta ama martiriaren izen bera jarri gainera:
Maria.
Ezkerrak ez dela sinesgarria; bestela
makinatxo bat diru gastatuko zukeen terapietan
benetan horrela sortutako alaba Maria birjina,
desioz garbiak.
Ezkerrak ez dela sinesgarria.
Alu "aluak" ematen dizkion buru hauste
gezur eta manipulaziorako aukerak.
Ongi etorri, biodesioaniztasun.
Agur, Ama Maria bajina.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)