Ogi zaharra jaten dudan moduan,
askotan irakurtzen dut bezperako egunkaria,
ezin ondakinik utzi,
Berriak hain dakar zer irakurri gozo asko ze!
Oraingoan Donostia Ospitaleko Psikiatriako buruak dino
"Etorkizuneko itxaropenak direla pertsonaren motorrak".
Hara!
Ez dino dirua.
Ez titi edo zakil haundiak, soinean edo eskura.
Salbata gagoz orduan!
Hona hemen
etorkizuna itxaropentsu irudikatzeko
pistak:
1
Ekologian ingeneria den Paul Neau.ren arabera
"Gaur egun kontsumitzen den
energiaren herena baino ez da beharrrezkoa",
Aitor Renteriak egiten duen artikuluan.
Gure proposamena ez da elektrikoa, energetikoa baizik.
Ekoizten den elektrizitatearen %75 nuklearra da, baina
aldi berean kontsumitzen den energiaren %16 baino ez da.
Teknikoki egingarria da,
eraikinak isolatuz, kontsumo ohiturak aldatuz,
2033rako gelditzea azkenengo zentral nuklearra
ordurako beste energia iturri batzuez ordezkatzea.
2
"Autokarabanaren kultura haunditzen",
Miarritzeko Irati erakustazokaz ari da
Iduzki Soubelet Fagoagak.
Gehienetan handiegi izaten ohi ditugun baserriak
27 metro karratuko etxebizitzetan berregokituz
zenbat aukera sortuko litzatekeen
lurra eta naturaz gozatzeko.
Bestalde hirietan tokian tokikoa jaterik ez,
balkoi eta parkeetako lurrak salbu...
Gaineratu horri
auto, bizikleta eta moto elektrikoak,
baserrietatik topaguneetara osteratxoa egiteko.
3.
"Sare pribatua ordaindu ezin dutenek
betiko konponbidera joko dute:
amak, arrebak, alabak. Emakumeak."
Maite Asensio Lozanok.
Laburbilduta,
baserri autokarabanatuetan
emakumeak lagunartean.
Hau lehen ere ikusiak garela-eta nago.
sábado, 10 de marzo de 2012
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario