Nire atzoko hitzek gaur balio ez,
gaurkoek bihar be ez.
Bota egingo ditut hala ere,
orainak dakarrelako geroa.
Bizitakoak, izpirimentatzeak
jartzen du ez/baian
pentsagailu/hitzetan sortutakoa.
Hauxe datorkit genero kontuetan.
Genero irizpideak,
errealitate erren desorekatua
estadistiken bidez aztertzeko
erabilgarri izaten jarraitzen du.
Ez ordea nahiko genukeen
errealitate osatua eraikitzeko.
Hor "emakume" izaten gelditu beharrak
mugatu egiten nauela sentitzen dut,
"gizonezko" den hori ere garatu nahi dudalako.
2 erdi.tik
1 oso.rantz
Generoa bisturi,
generostean eraiki.
domingo, 11 de marzo de 2012
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario