domingo, 4 de marzo de 2012

GARA feminista, GA-RA!

GARA, betaurreko moreak jarrita, titularrak:

"...Oraindik parekidetasuna eskatu beharra dagoelako;
oraindik asko ez direlako konturatu dakartzan onurez."

"Garapena lortzeko inbertsiorik onena,
emakumea gaitzea" J.A. Oria

Min ematen dit,
lotsagarria iruditzen zait,
eta ez dakit nola argumentatu.

Dominazio sistemaz ari gara.
Ni behintzat.
Eta giza eskubideez.

Eman dezagun titularra
duela bi mendeko Filipinetako negrero biren arteko elkarrizketatik aterata dagoela:
"Garapena lortzeko inbertsiorik onena, esklabuak gaitzea".
Zer adieraziko luke? Zein litzateke beraien helburua? Punturik garrantzitsuena?
Dominazio sistema eraustea? Ez, ezetz borobila.
Etekinak ateratzen jarraitzea.

Hori dino titularrak. Asmoa ona bada ere, inkonzientean dominazioak darrai.

No hay comentarios: