miércoles, 12 de septiembre de 2012

26greba+28auzolan


Hemen ideia sorta bat,
ez naiz une honetan gai ganorazko forma emateko...
zaparrada formatoan doaz.


Greba+autogestioa
ideia potenteagoa iruditzen zait, 
greba bakarrik edo autogestioa bakarrik esatea baino, 
testuinguru honetan.

26greba+28autogestioa. 
Euskal Herri osoko autogestioaren topaketa erraldoia.

Greba autogestioaren ondorio logikoa da.

Grebak berez esan nahi duena zera da:
"26an ez dizut nire lan-indarra salduko 
zuk niri etekinak ateratzeko".
(Egun horretan ez naiz PIG izango; 
txerriak hasten diren bezala, 
txerriak kortan - langileak lantegian)

Soldata-peko sisteman kontua zera da:
"Gu torpeak gara, indarra besterik ez dugu, 
ez gara gai geure buruak antolatzeko eta
gu baino listoagoa den bati eskatuko diot 
nire beharrak asetzeko beste diru ematea".
Narko-lanpostu deitzen diot orain.

Murrizketak salatzeko greba egitean zer diogu: 
"Ez didazu nire beharrak asetzeko beste diru ematen".

Greba autogestioarekin lotzen dugunean 
zera esaten ari gara:
"Gure beharrak asetzeko gai garela jakin badakigu. 
Antolatzen ari gara geure burua. 
Oraindik ez gaude %100, rehabilitazio bat behar dugu, 
urteak eman ditugu inoren esanak betetzen, menpe, 
pasibitatearen es.kaiolan murgildu gara ia konturatu gabe
(elurretan gozo hil edo egosten ari den igelaren ipuina bezela), 
GOGOaren giharra motel dugu oraindik, 
eta apur batean lan-indarra saltzen jarraitu beharko dugu, 
agian.
Tarte horretan 
ez dugu lan.balditzetan atzera egiterik onartuko (greba)."


Badakigu zeintzuk diren gure benetako beharrak
identifikatu ditugu: 
elikaduran / energian / etxebizitzan / hezkuntzan / osasunean... 
Jan, lo eta lagunak, labur esanda.
Badakigu "gure beharrak" puztuak izan direla, nahita, 
gu menpe eukitzeko, guk ezin genuela sinistarazteko. 
Korapilatu egin dizkigutela, konplikatu
ulergaitzagoak egiteko, ezina senti arazteko.

"Txori txikia nintzelarik esan zidaten / kaiolan bizitzeko sortua nintzela. / Gero arrano bihurtu nintzenean / kaiola hautsi ta alde egingo nuen beldurrez... / libre nintzela sinistarazi nahi zidaten. / Horregatik ireki zizkidaten ateak / egin nezan hegaz. / Baina luze gabe ohartu nintzen / hanka harkaitz bati lotu zidatela / kate motz eta astun batez/."

"Egun horretan, 26an ez, 
ez nauzu erabiliko, neu ez naizelako joango".
Berez, autogestioa %100 denean, greba ere %100 izango da.
(Huelga decirlo) (Huelga-hueco-huts)

Plusvalia eta esplotazioari uko egitea da, 
egun batez baino ez bada ere.

Menpe daudenei onartzen zaien eskubide bat da.
Norbere buruarentzat ari denak 
ez du greba egiten. Absurdoa da.

Diskurtso horretan sakontzea litzateke kontua.
Nola heldu gara menpe/greba egoera honetara?

Greba
ez da lanik ez egitea,  
hori jai eguna egitea da.

Jai hartu? Jai egin?
Garai bateko baserrietan 
azokara zihoaztenean 
jai eguna hartuko/egingo zuten,
edo senideak bisitatzen joateko, 
edo dena delakoa. Jai hartu/egin.

Greba nagusiari ezetz esatea da,  
ez zarela joango bere aginduak betetzera
egun horretan behintzat.
Dominazio sistema kuestionatzea da
egun batean behintzat.

Jabetuz goazen heinean
(auto.conocimiento eta auto.gestion 
sakontzen ditugun neurrian), 
greba egoeran instalatuko gara, normal.
Progresio bat da.

Garai batean gutxi batzuk ziren 
soldata (soldada, soldado) baten truk 
lanean aritzen zirenak. Morroi/neskame.
Eta ez zen inoren ideala, 
morroi edo neskame izatea,  
nor bere buruaren jabe izatea baizik.
Gero etorri da lanpostuen  
enpleo.mania hori.

Eta gainera, zenbat eta 
nagusi boteretsuago batentzat lan egin, hobe. 
Seguruago sentitzen gara. Ginen...
Eta oposaketa ateratzeko gai zenak  
estatua nahi zuen nagusi. Segurua, betirako...

Gauza berriak dira guretzat.
Diktadura garaitik honakoak batez ere.
Hori kuestionatzen hasi behar da:  
"lapurrentzat ari gara lanean, konturatzen?"                                         
Hemendik aurrera geuretzat, geu geure buruen jabe.


No hay comentarios: