lunes, 25 de enero de 2010

Zibilizazio estilo armatua

Baina zein da gatazka horren atzean dagoen arazoa? Alde batetik, maputxeak europar jatorrizkoak ez izatea eta, europar ikuspegiak ezarritako parametroen arabera, herri txiroa, xumea izatea. Bestetik, maputxeek kapitalismotik guztiz aldentzen den bizimodua izatea eta europar estiloko "zibilizazioan" sartu nahi ez izatea.

Bekatu handi bi horiek direla-eta, aspaldi, Txileko gobernuak maputxeei (europarrek "otzandu" zituzten azken indigenak, Inken inperioari eta espainiarrei arrakastaz eusteko gai izan zirenak) lurrak kendu eta latifundista zuri batzuen artean banatzea erabaki zuen. Jakina, gobernuarentzat hura ez zen gatazka izan. Gatazka maputxeak euren betiko lurrak berreskuratzeko altxatzen hasi zirenean sortu ei zen. Estatu bortizkeria neurririk gabeari aurka egiteko indar ñimiñoena erabiltzea indarkeria eta terrorismoa deritzoten garaietan bizi garelako.
...
Orain, komunitate batzuek gatazka aldarrikatu eta lurrak okupatzeari (berreskuratzeari) ekin diotenean, gobernuaren erantzuna barregarria (edo negargarria) izan da: gobernuak ez du negoziatuko indarkeria darabilten komunitateekin. Beretzat gorde duena da indarkeria ez darabiltenekin ere ez duela negoziatzen.


Oso argia iruditzen zait Asel Luzarraga.k 2009/08/13an idatzitakoa. Txileko estatuak, estatu guztiek bezelaxe, nahi duena da guk onartzea beraiek bakarrik erabil dezaketela indarkeria. Hortxe dago tranpa: eskubidea eta erabakia nahastearena. Indarkeria erabili edo ez geure erabakia da; eskubidea, izan badugu, nola ez dute izango maputxeek lurra berreskuratzearena? Justizia hutsa da.
Eta hala ere, ez erabiltzea erabaki dezakegu, bizitzeko beste eredu bat eraikitzen ari garelako:
armatu estiloko zibilizazioan sartu nahi ez dugulako.

No hay comentarios: