A ze astea! Konsul artekoa.
Chileko konsularekin hasi -Asel Luzarragaren atxiloketak bilduta-
eta Sodoma.koarekin bukatu, Bilboko Capitol zinemako estreinaldian.
Edozein aitzaki da on lagunak maitatzeko.
Bere buruaren bila dabilen seme nerabea bezala sentitu nintzen pelikula ikustean. Lou Andreas Salomek eta Isadora Duncanen antzeko efektua egin zidan Bel.ek ere. Bel.ek ala Jaimek, nor nintzen ni, ala biak... Ba al du desioak identitate sexualik. Poesiaren eta txakolinaren arteko efekto sikotropikoa, Ibaizabal ertzean. Ez ustean.
Ama bizirik duen herrira eraman ninduen, Casilda Rodrigañez.en "El asalto al Hades" irakurtzean irudikatzen dudan bezala. Ez pelikulan agertzen den ama patri.arkala, noski. Oxitozina zoriontasun hormona hutsezko ama.matri.alkar bat baizik. Desio garbia, desio hutsa. Arra eta emea. Edo agian hobe, ez patri ta ez matri, harrem.alkar, fusioan, GORA!
Desioaren gogo biziak askatzen nau. Ausart egiten. Eta, onena, nobedadea: badut norekin konpartitu... neure buruarekin. Kostata baina... -nobody said it was easy- adiskidetu egin gara! Let's go back to the start.
No hay comentarios:
Publicar un comentario