martes, 6 de mayo de 2014

Euskal Jai


Nafarroako Barcinaren gobernuaren zertzelada batzuk:
...Herri-diru kutxatik dirua lapurtzeko baimenik ez digute eskatu, ezta aniztasun funtzionalari, zahartzaroari, gazteei, hezkuntzari, osasunari... lapurtzeko ere. Ez digute planetaren baliabideak agortzeko baimenik eskatu. Ezta geure gorputzei buruzko erabakiak hartzeko ere, ezta txiroak izate hutsagatik jipoitzeko ere...
 

Euskal Jai-ren 20. urteurrena ospatzeko gonbidapena:

"Aurten Iruneako Euskal Jai Gaztetxearen 20. urteurrena betetzen da. Hori dela eta, Euskal Jaitik pasa izan garen belaunaldi desberdinetako hainbat lagun batu eta jaiegun desobediente bat antolatzen ari gara, 10 urte baino gehiagoz auzoko bizilagun aunitz jaio, hazi eta heldutzen ikusi duen espazioa izan zenaren oroimena ospatzeko. 
 
20. urteurrena Euskal Jai barruan bertan ospatzea gustatuko litzaiguke, baina guztiok dakigunez jada ezinezkoa da, sorgin gaizto horri esker...kostata ere gainetik kentzen ez duguna. Horregatik kalean eginen dugu.

Maiatzaren 5tik aitzinera izanen diren ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, 5tik 10a arte Zabaldiko Kalaska gunean ikusgai izanen den argazki erakusketatik hasiz. 

Maitzaren 7an asteazkenarekin ( okupazioaren 20. urteurrenaren egunean) 19:00tan, Belaunaldien arteko kafe-solasaldia izanen dugu Katakraken, Zuretzat zer izan zen Euskal Jai? Moderatzailea Juan Kruz Lakasta. Maitzaren 8an ostegunarekin 19.30tan, Zabaldiko Kalaska gunean bideo-laburren ( argitaragabekoren bat) emanaldia, eta azkenik 10ean, larunbatarekin, jaiegun desobedientea.

Jaiegun honen barnean Zurrumurru antzerki taldearen eskutik, txikientzako antzezlan paregabeaz gozatzeko aukera izanen dugu, eguerdiko 12tan Kaldererian. 13.30tan berriz, “Udal” desfilearen txanda izanen da, Udal plazatik abiatuko dena. 14.30tik aitzinera, herri bazkaria San Agustin kalean ( txartelak hartzeko azken eguna 8a ( osteguna) da; Kalekalden, Katakraken, Herriko Tabernan edo Meson de la Tortillan daude eskuragai; hala ere, norberak ere bazkaria autogestionatzen ahal du). 17.30tik aitzinera kalejira hasiko da Supongo batukada eta Broken Brothers Brass Band-en eskutik; 19.30tan herri txokolatada eta kontzertuak Kaldereria Plazan, Demokrazia Zero, Oreka Tx, Las chicas del albal, El Ombligo de Venus, La Chula Potra, Mi primo el Chicharachero eta Starluxe taldeekin. Ondoren Rafita kantautorea eta La Baldosa Flotante.

Gure jarduerekin arazorik izanez gero, aldez aurretik barkamena eskatzen dizuegu.
Hondartza-jantzirik onenekin etorriko zaretelakoan.....
10ean busti behar dugu eta kalea okupatu!!

Puxikaz, txupetez, bainujantziz, igerilariz, bozgoragailuz, txilibituz, eltzez...bete behar dugu, oroitzapenekin eta proiektu berriekin.

Herri-diru kutxatik dirua lapurtzeko baimenik ez digute eskatu, ezta aniztasun funtzionalari, zahartzaroari, gazteei, hezkuntzari, osasunari... lapurtzeko ere. Ez digute planetaren baliabideak agortzeko baimenik eskatu. Ezta geure gorputzei buruzko erabakiak hartzeko ere, ezta txiroak izate hutsagatik jipoitzeko ere. 
 
Eta beraz, noski ez dugula baimenik eskatuko gure lagun eta auzokideekin kalean bazkaltzeko, ezta kale-antzerkia zuekin eta geure plazetan egiteko ere.
Nahi duguna da, bizipozetik gozatu eta errespetuz gure herri-espazioak ospatu, egunez egun sareak osatu eta komunitate-auzo loturak indartzen dituena.

Anima zaitez!"

domingo, 16 de febrero de 2014

Zugarramurdiko Alex Inkisidorea

Pikara magazinen aurkitu nuen lagunek esandako artikulua, "Las brujas de Zugarramurdi" Alex de la Iglesia Inkisidorearen filmari buruzkoa. 
Esango nuke Bruja hitzak BuRUJAbe esan nahi duela.                                          Ez al da polita? Emakume, Sorgin eta Burujabe.
 Eskerrak iruskin hau aurkitu nuela! Azpian nik idatzitakoa.

Jone
Kaixo,
neri ez zait iruditzen sorginak kondenatzen ez dituztenik… artikuluko idazleak esan bezala artikulua sexista iruditzen zait, baina nahiz eta normalean erabiltzen duten sorginen imaginarioa oraingoan ez erabili, hauek berriz ere gaizto bezala geratzen dira filman, amargatu eta ero batzuen moduan jartzen ditu eta botatzen dituen aldarrikapen “feministak” histeriko hauen ahotik entzuten dira, beraz, ez dut uste oso ongi hartuta direnik… honetaz gainera, sorginak bestelako emakume batzuk ziren, ezagutza handiak zituztenak eta honengatik sutara kondenatu zituztenak. Emakumeon independentzia eta autonomiaren ikur bat dira eta bere garaian beren eskubideengatik borrokatu izan zuten, ez dira armiarmetan bihurtzen, ez dute hegan egiten… Sorginek eskaintzen diguten askatasun guztia eta ondare historiko guztia suntsitua geratzen da pelikula honetan.
- See more at: http://www.pikaramagazine.com/2013/10/las-brujas-de-zugarramurdi-entre-el-sexismo-feroz-y-la-reivindicacion/#comment-53592


Leire Saitua Iribar
Erabat ados, Jone.
Pedro Olearen “Akelarre” filmea ikusteak merezi du, sutean erre zituztenen benetako historia irudikatzeko. Ondo dokumentatua, Zugarramurdin bertan filmatua…

Alex de la Iglesiak akelarrearen Inquisizioaren bertsioa ematen du. Eta beste kontrasterik izan ezean, horrela gogoratuko du jendeak. Ez zait bidezkoa iruditzen 50.000 erahildako eragindako sorginen historia modu barregarri eta desitxuratuan erabiltzea. Hurrengo filmea egin dezala Holocaustoari buruz, tonu berdintsuan, ausartzen bada!

Emakume euskaldun BuRUJAbeak oso gaizki tratatzen ditu, eta euskal kulturaren sinbolo guztiak jartzen ditu jomugan: amarekiko lotura, irrintziak, Mikel Laboaren Baga Higa kantua, lauburua, euskara, joaleak… den dena uzten du kakaztuta. Feminismoa ere. Odol eta gorroto orgia nahasian.
15Mri ere botatzen dio abisua, deskuidoan euskaldunak, eta bereziki euskal emakumeak, erreferente hartuko balitu.
Niretzat, Alex de la Iglesia El Inquisidor, izngo da hemendik aurrera. De la Iglesia izanda, eta Deustuko jesuitekin ikasita… agian, jj, zegokiona. Pierre de Lancré inkisidorea ere euskalduna zen, hura Lapurdikoa, Alex Bilbokoa. Begi bistan du etxekoa dela, kanpoko batek ezin izango zukeen hain modu zehatzean jaso gure kultura euskalduneko sinbologia guztia. “Libra gaitzazula, jauna, gure lagunengandik, etsaiengandik gu geu libratzen gara eta”.
Eskerrik asko, Jone. Ez nekien nondik hasi. Erabat shock egoeran utzi ninduen pelikula ikusteak, are gehiago 8 Goya jasota (txikiak badira ere) mundu zabalean ospea izango duela jakitean (egunotan Mexikon estreinatu da).
Joxe Azurmendi idazleak Berrian egindako elkarrizketa baten zera zioen “Botereak intelektual asko irentsi ditu, baina ez bortxaz: diruz”. Zein izan ote da Alex Inkisidorearen prezioa, eta nork erosi ote du? Produktorea behintzat badakigu nor izan den: Enrique Cerezo, Gil y Gil-en osteko Athletico de Madrid-eko presidentea, ustelkeria pantailan, eta kanpoan. http://www.elconfidencial.com/espana/2013-10-01/un-informe-relaciona-el-atico-de-ignacio-gonzalez-con-un-regalo-de-cerezo_35131/
- See more at: http://www.pikaramagazine.com/2013/10/las-brujas-de-zugarramurdi-entre-el-sexismo-feroz-y-la-reivindicacion/#comment-53592

Jone
Kaixo,
neri ez zait iruditzen sorginak kondenatzen ez dituztenik… artikuluko idazleak esan bezala artikulua sexista iruditzen zait, baina nahiz eta normalean erabiltzen duten sorginen imaginarioa oraingoan ez erabili, hauek berriz ere gaizto bezala geratzen dira filman, amargatu eta ero batzuen moduan jartzen ditu eta botatzen dituen aldarrikapen “feministak” histeriko hauen ahotik entzuten dira, beraz, ez dut uste oso ongi hartuta direnik… honetaz gainera, sorginak bestelako emakume batzuk ziren, ezagutza handiak zituztenak eta honengatik sutara kondenatu zituztenak. Emakumeon independentzia eta autonomiaren ikur bat dira eta bere garaian beren eskubideengatik borrokatu izan zuten, ez dira armiarmetan bihurtzen, ez dute hegan egiten… Sorginek eskaintzen diguten askatasun guztia eta ondare historiko guztia suntsitua geratzen da pelikula honetan.
- See more at: http://www.pikaramagazine.com/2013/10/las-brujas-de-zugarramurdi-entre-el-sexismo-feroz-y-la-reivindicacion/#comment-53592
Jone
Kaixo,
neri ez zait iruditzen sorginak kondenatzen ez dituztenik… artikuluko idazleak esan bezala artikulua sexista iruditzen zait, baina nahiz eta normalean erabiltzen duten sorginen imaginarioa oraingoan ez erabili, hauek berriz ere gaizto bezala geratzen dira filman, amargatu eta ero batzuen moduan jartzen ditu eta botatzen dituen aldarrikapen “feministak” histeriko hauen ahotik entzuten dira, beraz, ez dut uste oso ongi hartuta direnik… honetaz gainera, sorginak bestelako emakume batzuk ziren, ezagutza handiak zituztenak eta honengatik sutara kondenatu zituztenak. Emakumeon independentzia eta autonomiaren ikur bat dira eta bere garaian beren eskubideengatik borrokatu izan zuten, ez dira armiarmetan bihurtzen, ez dute hegan egiten… Sorginek eskaintzen diguten askatasun guztia eta ondare historiko guztia suntsitua geratzen da pelikula honetan.
- See more at: http://www.pikaramagazine.com/2013/10/las-brujas-de-zugarramurdi-entre-el-sexismo-feroz-y-la-reivindicacion/#comment-53592

lunes, 11 de noviembre de 2013

#IruñaVeleia


20N bezperan 5 urte, 

Lorena Lopez de la Calle 
(orduan EA, gero Bildu)
Arabako Kultura diputatuak 

Eliseo Gil (Galileo Gil hemendik aurrera)
salatuz, akusatuen bankiloan eseri erazi zuena,
eta hortxe jarraitzen du, inpunitate osoan,

Euskal Herri osoaren sudur puntan,
medioen zentsurapean (EITB, ...)
inolako frogarik gabe 
mantenduz
falsifikazio akusazio grabe bat,
profesionalki erabat hondoratu dituena.

Oraingo EHUko #IruñaVeleia ko zuzendaritzak 
gure ondarean garrantzi haundikoa den 
indusketan ondea makina sartu, eta libre!
No problem.

Hain txikia eta hain kritikoa (?!) den/zen 
euskal mundua pake santuan. Mantzo. Otzan.
Galderarik ez, ikerketa independienterik ez,
nazio arteko auditoriarik ez.

Hori freeki dabiltzanek bakarrik egiten dute.
   www.euskararenjatorria.net
#Iruña Veleia, 5 urte dataziorik gabe!
                   http://euskararenjatorria.net/?p=11571

Oso interesgarriak orain 5 urteko artikulu eta iruskinak. 
• hace 5 años "Pues ahí estoy en desacuerdo. Se ha utilizado el fraude de Iruña como marchamo de "ancianidad" para el euskera y dándole barniz de clasicismo juntándolo con el egipcio y poniéndolo a la cabeza del cristianismo en la representación de sus iconos. Recordemos la gran reacción que hubo desde medios políticos nacionalistas. 
No cabían en las sillas".

Non daude orain "los medios políticos nacionalistas"?
Silla ala poltrona?
Non "euskara jendea"? Merke ahaztu, jakin minik ez, ala irentsi-komeni bertsio ofiziala?

Eliseo Gil: akusatuen bankiloan, 5 urtez, frogarik gabe! Galileo Gil.

- Epaileak hirugarren aldiz bidali ditu ostrakak gai ez den laborategi batera! Bost  urtetan ezin asmatu zeintzuk diren arkeometriak egiten dituztenak?! Bost urte, asko jota hilabetean egiten diren analitikak!
Epaitegietako bertsio ofizialek ez gaituzte harritzen ala ere...

Baina... eta beste guztiak?! "Etxekoak"... zertan ari dira?!
- EHUko Julio Nuñez orduan akusatzaile, orain (kitate-tu-pa-ponerme-yo) zuzendariak ondea makina sartu indusketan.
- Joseba Lakarra hizkuntzalari akusatzaileari Euskaltzaindiak Hiztegi Etimologikoaren enkargua...
- Alberto Barandiaran kazetari akusatzaileari euskara hutsezko komunikabideen Hekimena elkartearen zuzendaritza...
- Agustin Azkarate guru/buru den "Zain" enpresa erdipublikoa euskal arkeologiaren jaun eta jabe.
- Iñaki Kamio, ikasle kuttuna, Bilboko Arkeologia Museoko zuzendariak ere ez omen daki "ezer" bere museotik 35 minututara dagoen indusketaz. Doala etxera, hori egia bada ez du betetzen lanpostu horretarako perfila. 
- Unesco etxeak ezin du ezer egin, "epaitegiak argitu arte". Klasiko bat, zer ajola zaie beraiei gure ondarea! Parisera.

Galdetu, galdetu zerbait jakin dezakeela suposatzen duzun edonori eta.. "kri-kri-kri"...
Hormara begira "euskal inteligentzia"?
Nola da posible ezer ez jakitea... (?!) gure mini-herrian!
Zai gaude... / Guk ez dugu sinisten / ez dugu sinisten / ez dugu sinisteeeen!!!

martes, 18 de junio de 2013

Miyoko Shida

Mundiala! Miyoko Shida, OREKA.

lunes, 17 de junio de 2013

Anny Sky

Anny Sky
Ukraniako kantariak egin duen diska,
I've had it hall
Acapella.
http://www.jamendo.com/es/track/1041139/anny-sky-bylo-vsjo-i-ve-had-it-all-acapella
Ona, oso.

Hitzek zer dioten? Auskalo!
Beste hainbatetan bezala.
Disco estiloan, bideo honetan


viernes, 14 de junio de 2013

Maite Lafourkade

Oso interesgarria Emeki Zaindu blogak jaso duen
Maite Lafourcade ri Kazeta.info n egindako elkarrizketa.
http://www.kazeta.info/kultura/maite-lafourcade



Pierre De Lancre inkisidoreak orkestratuta Lapurdin sorginkeria epaiketak eta erailketak izan zirenetik laurehun urte pasa direnean, Lapurdi 1609 elkarteak hainbat hitzaldi antolatu ditu garai hartako gizartea eta gertakizunak ezagutzera emateko. Lapurdiko legeek nobleei eskubide bereziak ematen ez zizkietelako etorri ziren inkisidoreak lurraldera.

Maite Lafourcade Baionan jaio zen 1934an eta 2006an Eusko Ikaskuntzako saria lortu zuen lehen emakumea eta lehen lapurtarra bilakatu zen. Euskal zuzenbide pribatuaren inguruan egindako lan handia dela eta irabazi zuen hain sari garrantzitsua. Paueko unibertsitateko Euskal ikasketen zuzendaria izan zen.
Kazeta.info


Jarraitu iruzkinak, eztabaida...

http://emekizaindu.blogspot.com.es/2013/06/euskal-zuzenbideari-buruz-maite_5.html

miércoles, 29 de mayo de 2013

Euskal eredu matriLineala


Nola sentitzen da emakume bat

Como se siente una mujer 

http://elblogdematina.blogspot.com.es/2013/05/como-se-siente-una-mujer.html 

Este artículo es una traducción del portugués del texto 'Como se sinte uma mulher' escrito por la brasilera Claudia Regina para la revista virtual para hombres 'Papo de Homens', publicado el 22 de Mayo de 2013. El texto fue leído por más de 600.000 mil personas en menos de 2 días y tuvo más de 3200 comentarios que tuvieron que ser reprimidos por la página ya que estaban sobrecargando el servidor.

Pasó ayer. Salgo de aeropuerto. En una caminada de diez metros, solo veo hombres. Taxistas... Funcionarios... Un hombre con corbata... Hombres diversos, regados en esos 10 metros de camino. Al andar esos diez metros, me siento como una gacela paseando entre leones. Soy mirada por todos. Medida. Analizada. Mi cuerpo, mis nalgas, mis senos, mi cabello, mis zapatos, mi barriga. Todos están mirando.

Inoiz gertatu zait. Badakit zertaz ari den.


Pasó cuando yo tenía 13 años. Practicaba un deporte todos los días. Salía del centro de entrenamiento y caminaba alrededor de 2 cuadras hasta la parada del bus a las seis de la tarde. Caminaba por el corredor casi vacío al lado de una gran vía. De esas caminadas me acuerdo de los momentos memorables de esta violencia urbana. Carros que pasaban más lento a mi lado, y adentro se oía una voz masculina: “¡Estás buena!”. Hombres solos que cruzaban el corredor, miraban para atrás y decían: “Que delicia”. Yo tenía 13 años. Usaba pantalones largos, tenis y camiseta.

Inoiz gertatu zait. Badakit zertaz ari den. 






Ahora multiplique eso por todos los días de mi vida.





Inoiz, bai. Egunero? Ez, ezta gutxiagorik ere!

 

Sé que para los hombres es difícil entender como eso puede ser violencia. Nosotras mismas, mujeres, nos acostumbramos y dejamos eso así. Nosotras nos acostumbramos para poder vivir el día a día.

Ez naiz ohitu. 
Behin edo behin gertatzen zaidanean, erreakzionatu egiten dut.

... estaba sentada en la playa viendo el mar, y de él salió una joven. Pasó por el lado de un tipo que le dijo algo. Ella se alejó y caminó en dirección a mí. ... Le pregunté si el tipo le había dicho alguna estupidez. Ella me dijo: “Sí, pero estamos tan acostumbradas ¿Cierto? Ignoramos esas cosas automáticamente” 

"Ignorar"? sekulan ez.

Horrelakoa al da zure eguneroko bizitza? Munduan emakumerik gehienak baino hobe gaude Euskal Herrian. 

Hala dio Costa Rican bizi den Madrideko Koral Herrerak: "Este es otro país, las vascas estáis más empoderadas".


Nik badut susmoa zainetan daramagun Euskal Eredu MatriLinealarekin duela zer ikusi. Ondarea haundia ala txikia izan, berreskuratu dezagun, badu onik eta!

Euskal Eredu Matrilineala
 Emeki Zaindu
 Espazio Irekia
 2013 Ekainak 8, 10:00-18:00
 Gernika-Astra
 

(Jatekoa norberak eraman eta partekatuko dugu bazkaria!)