Aupa lagunak!!
Atsegin haundiz gonbidatzen zaituztegu
azaroaren 20tik 22ra eginen ditugun
5. Auzolan Topaketetara.
Nafarroko Goñi herrian izanen dira
(Iruñerrian, Iruñetik 30kmtara),
udalekuak egiten diren aterpetxean.
Aurten proposatzen dugun egitaraua aski xumea da,
eta nagusiki bi ildori emanen diegu garrantzia:
-Talde-harremanak; kolektiboki antolatzearen zailtasun
eta erronkak. Izan ere, gutako bakoitza
proiektu kolektibo zehatz batean dago,
eta gogoetatutakoa praktikan ezartzerakoan
aurkitzen dugun erronka nagusietako bat
gure bizimoduak kolektiboan partekatzerakoan
agertzen zaiguna da. Eta ez da gauza bera
aisialdi proiektu bat partekatzea,
edo bizimodu oso bat elkarrekin antolatu behar izatea...
Beraz, gai horri ertz guztietatik heltzen saiatuko gara.
-Auzolan ekimenak bost urte hauetan garatutakoa
biltzen duen -RANTZ ariketa.
Etengabeko gogoeta kolektibo baten fruitu izan da
Auzolan ekimena, eta bertan finkatu dugu
NORANTZ jo nahi dugun.
Ipar hori zuzen jarrita izanez gero, asmatuko dugu bidea!
Bertzalde, iazko topaketetan landutako ekonomiaren gaia
berriz ere ekarriko dugu, Iruñerrian abian den TRUK sarea
ezagutu asmoz. Enric Montesa hizlariaren ondoan,
sareko kideak izanen ditugu.
Beraz, honela dugu egitaraua:
Ortzirala, azaroak 20
19etan ongi etorria
21etan afaria
Larunbata, azaroak 21
9etan gosaria
10etan Har-emanak erdigunean, harremanak ardatz
12etan BurujabetzaRANTZ ariketa
(Auzolan-Batzarre-Comunal ereduan oinarrituta)
14etan bazkaria
16etan "Soberanía monetaria"
Enric Montesa eta Truk sarea
18.30etan Gerrarik Ez. Errefuxiatuak
21etan afaria
22.30etan Harremanak... solasaldia lasaia, kantua...
Igandea, azaroak 22
9.30etan gosaria
10.30etan Artetako "Euskaroen museoa" bisita eta
ekintza proposamenak
14etan bazkaria
15.30etan biltzea
16.30etan agurrak
Antolaketa betiko moduan eginen dugu,
denon ekarpenarekin osatua.
Izena emateko edo galderak egiteko:
auzolan (a bildua) lists.riseup.net
Eta berdin iritziak, gomendioak, kritikak...
denetarako irekiak ditugu belarriak
(eta ohituak ere bai!)!
Laster arte, ongi izan!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario