martes, 26 de marzo de 2013

Corrugados auzobaratza

Denbora luzez egin dut negar
maite izan nuenaren eta izan zitekeenaren
galeraz, sotinka.

Plusvalia tartean, maitasun istorioak
dependentzia izaten dira, maiteMIN,
ta ez maite-mUiN.

Lander Garro "Um fingidor" artikuluan
Corrugados enpresako hiru ehundik gorako kaleratzeez
eta "mundua odolusten" ari den honetaz:

"Konturatu dira (idazleez ari da) gure agintariek 
beren (idazleen, suposatzen) biloben etorkizuna 
diru zakutan eraman dutela euren begien aurrean?".

Ea ondo ulertzen dudan:
Nondik atera dute agintariek
diru zakutan eraman dutena,
Corrugados eta beste enpresetan lan egin duten
langileen bizkarretik ez bada?

Eta langileak lanera txukun hel daitezen
(arropak garbi, janda, gaixotu direnean zainduta)
etxean lan egin duten guztien bizkarretik ez bada.

Ospatu dezagun bada, ez dutela gure bizkarretik
ezer gehiago aterako, eta jarri gaitezen lanean,
elkar hartuta, auzobaratz eta auzojantokietan,
hasi berri dugun maitasun istori hau gozatuz.
Ospatzera!



No hay comentarios: