lunes, 16 de julio de 2012

Poema plaza ola


Aurretik eskerrik beroena,
hiru egun zoragarri bizi izan ditut,
utopian amestutako paradisua...

Bildutako indarraz
neure ekarpena.
1 Poema
2 Proposamena
Noan!

1 Poema bonba

Urtero sortzen dut
Eako Poesia Egunen karira
kokainagatik duen
ezaguna
neguko gau ilunetan
asteburu zuri bateko
kokaina erosteko abagunea
ematen duen
Ea amaren altzoan.

Aukera paregabea
ni bezalako
ez, ni bezelako
ez, nire moduko
paraxutista, suizida batentzat.

Artista,
artista naiz, bai
besteen hitzaldietan
beste jaun-andre horri
legokiokeen instante de gloria
horretan bertan
nire ekarpen bonba zorrotza
jaurtitzen
ahots urratu
amildegiko oihartzun
garratz honetan.

Zer diñoskuzu, Yolanda*
kartzela planetarioaz?

Esan beharra dago...
Erran nahi baita....
Guk Euskal Herrian
beti esan izan dugula
JAIAK BAI, BORROKA ERE BAI.

Zer iritzi duzu kartzela planetarioa
eraikitzen ari diren,
gu barne,
Goldman Sacheko
SIONISTEI buruz,
hau da,
Italiako Monti,
Greziako Papadopoulus
eta Espainiako Gindos
lanean fin-fin ari diren
dominazio sistemaren
buru egokitu zaien
sionistei buruz zer iritzi?

Zer diñoskuzu, Yolanda,
txalo jotzeari,
txalo jotzeak
eta txalo jotzearen
Poesia Egun hauen
parteartzaileagoak lirateken
hauetaz?

Garrantziaz eta garraziaz.

Herritarrok,
trebatzen al gaituzte,
trebatzen al gara
poesia den arma sinboliko,
arma mental eta pasional
hau,
honen erabileran trebatzen?

Zergatik disparatu behar dut
Gaia Herriaren
poema galdera hau
besteen bizkarrean?

Non dago gure 
batzar (b)orobilaren
poema plaza?

Non
oro bilduko duen
poema arma sinbolikoak
harrizko
ez zementu, hormigoi,
portlandezko
astinduko duen
gure barneko arma ola?

No hay comentarios: