sábado, 21 de enero de 2012

Hil arte bizi

Antzerkia.
Ondo pasatu genuen,
Lizeo antzokia bete-beteta.
Arrakasta.

Koloretsua, bizia,
euskaraz aberatsa, bizkorra, arina, jatorra,
hizketan entzutearekin gozatzeko modukoa.

Aktoreak bi: Iker Galartza (itzultzailea, dotore)
eta Joseba Usabiaga. Eta aktoresa: Sara Cozar.
Lan ona.

Gaia: interesgarria.
Desioa, desio anitza, triangelua,
eta baita adiskidetasuna, zeloak...

Are interesgarriagoa izan zitekeen. Ausartagoa.
Posesioa, propietatea eduki, jabetasuna eman.

Bukaera: penagarria.
Desio anitzean hasi eta
amabirgina,
zeruan bukatzen duen
emakume martiria.

Ez hanka, ez buru,
egunerokoan "n" aldiz pizten den desio mozorrotua,
edo desioak matrimoniora egiten duen bide labana,
muturreraino eraman eta
amatasunez disfrazatu beharra.

Ze amatasun mota berezia:
norberak zainduko ez duen haurra,
haurraren desiorik sentitzen ez duten bi "aitei"
enpaketatua.
Eta ama martiriaren izen bera jarri gainera:
Maria.

Ezkerrak ez dela sinesgarria; bestela
makinatxo bat diru gastatuko zukeen terapietan
benetan horrela sortutako alaba Maria birjina,
desioz garbiak.

Ezkerrak ez dela sinesgarria.
Alu "aluak" ematen dizkion buru hauste
gezur eta manipulaziorako aukerak.

Ongi etorri, biodesioaniztasun.
Agur, Ama Maria bajina.

No hay comentarios: