miércoles, 16 de noviembre de 2011

PNV "gestio txarra"

Busturialdeko Ur Patzuergoak
ez daki gabonetako paga extra
bertako langileeri
ordaindu ahal izango deutsien.

Gestio txarra esan
eta aurrera, mutilak, tenpleu!

Eta nor izan da, ba
gestioaren ardura euki dabena?
Sortu zanetik eta orain hiru asterarte,
beti-beti PNVk.

Auditoria bat egingo jakola?
Zer esanik be ez,
derrigor egin behar!

Apurka-apurka bagoaz ikasten.
Diruz ondo dabizen enpresak be
adrede egiten dirala usteldu,
besteren batek merkeago erosi dagian.
Kasu honetan, Bilboko Ur Partzuergoa da
atzean dabilena.

Baina, gestio txarra egon dala eta...
ezin dosku eskuetatik eskapa.
Geure sudur puntan pasa dana
hurrunago joan ezkero
zergaitik ez da pasako ba?

Hiru hilerik behin
eskotean,
etxeek eta udalek
ipinten dogun dirua,
hobe urre-urretik
eta ondo ikusteko moduen
geuk goberna.

Ez da kontu barria.
Noizko denporan entzuten gendun
Jabier Bilbao Ibarrangeluko PNVko alkate ohiak,
Ur Partzuergoko gerente izatearren
600.000 mila peseta kobratzen zituela,
besteon aldean dirutzak!

Emon be ez eban emoten, ba,
holako puesto baterako
eukingo ebanik prestakuntza.

Beran ostean sartu zan gerente barriak
Aitor Arriolak, 48.000 euro! kobratzen dauz urtean,
aurrekoak baino gitxiago, bere esanetan.

Asi ke... atara kontuk!

No hay comentarios: