jueves, 11 de agosto de 2011

Rothschild kalean

Gure etxe-etxekoak dira
betidanik Rothschildarrak.

"Zer uste dozue ba?
Rotxilen boltsie dekozuela?"
gure birramuma Madalenaren
sasoiko esaldia.

Astean pare bat aldiz
gaurko amumak be
errepikatuko duena.

Berrian irakurri diot zeozer.
Ane Irazabalek dio
Israelgo Tel Aviv.etik:
"Rothschild kalean..."
ezdakit zer eta badakit nor.

Kalean?
Kale gorrian?
Halako poltsa euki
eta orain kalean?

Horixe omen da
oraingo Kali Yuga
sasoiaren ezaugarria.
Dena nahasmena...

...eta aukera!

"Hik bultza gogor hortikan/
ta bultza nik hemendikan/
ikusiko dek, nola-nola/
laister eroriko dan".

Eutsi goiari!


No hay comentarios: