jueves, 11 de agosto de 2011

Rothschild kalean

Gure etxe-etxekoak dira
betidanik Rothschildarrak.

"Zer uste dozue ba?
Rotxilen boltsie dekozuela?"
gure birramuma Madalenaren
sasoiko esaldia.

Astean pare bat aldiz
gaurko amumak be
errepikatuko duena.

Berrian irakurri diot zeozer.
Ane Irazabalek dio
Israelgo Tel Aviv.etik:
"Rothschild kalean..."
ezdakit zer eta badakit nor.

Kalean?
Kale gorrian?
Halako poltsa euki
eta orain kalean?

Horixe omen da
oraingo Kali Yuga
sasoiaren ezaugarria.
Dena nahasmena...

...eta aukera!

"Hik bultza gogor hortikan/
ta bultza nik hemendikan/
ikusiko dek, nola-nola/
laister eroriko dan".

Eutsi goiari!


Erresumaa Batuan gosetea

"Ez dute jatekorik lapurtu,
markako arropa baizik",
dio Jose Mari Pastorrek Berrian.

"Kontsumo gosea.
Gure sistemak piztu du gose hori
eta orain ez da hura asetzeko gai

... Laguntza sozialak
murrizten ari dira.
Laguntza horiekin gazteek
Tesko edo Sainsbury's
supermerkatuetan
erosteko beste diru dute,
baina
diru hori ez da nahikoa
kontsumo gizartean
herritar
sentitzeko".

Apokalipsiseko zaldunetariko bat.