San Isidrotik Madalenara,
Yogatik Ama Virginara,
Jaungoikoak ekarri,
Sorginak eraman.
"Oso erakargarria zara"tik
"ez nauzu betetzen"era.
70 egunetan, bizitza bat.
2 hilabete eta 10 egun,
ZER da aldatu dena?
Bi kilo, bai,
Horrenbesterako ote da?
Hori al da
desioaren hari mehearen pisua?
Nik ez ditut gizonak salbatzen.
Nik ez ditut gizonak abandonatzen.
Eutsi egiten dut,
kapitain onaren gizan,
untzia hondoratzean,
azkena onik atera arte.
Gero lehorrean...
Gero, lehorrean...
beta bada... eta denean,
zaplasteko bana ematen diet,
jasotako tentsioaren ordainetan,
ordain merkea,
bizitza salbatu (eta erazi) ostean.
jueves, 21 de julio de 2011
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario