jueves, 16 de junio de 2011

CatalanRevolution

Collage-saltsa bat egin dut
Vicent Partal, Vilaweb.eko zuzendariaren eta
Iker Aranburu, Berriako analistaren
artikulo biko zatiak hartuta.

Bada protesta mugimendu bat eta kritika bat...
Arnasten dugun airea bezain beharrezko ditugunak...

Arrazoiak...
- Langabeziara bideratutako belaunaldi oso bat, trebatuenak.
- Sistema ekonomiko ezmoral bat,
mozorrorik gabe aurpegi lazgarriena erakutsi duena.
- Urrundutako politika bat, behin eta berriz errepikatzen dena.(*)
Eta baita
- Europako ezein herrialdetan egitera ausartu ez diren moduko
mozketak ere. (**)

(*)
Oso zail du Haserretuen protestak
politikaren norabidea aldatzea.

Batetik,
Kataluniaren kasuan, inguruan dagoen
gobernu indartsuena dutelako,
CIUk alde handiz irabazi zituen,
guraizea beldurrik gabe erabili duen arren,
maiatzeko udal hauteskundeetan berriro garaile.
Gehiengo isilaren babesa.

Bestetik,
mezu bat iristen zaie agintariei,
finantza merkatuena:
"Gure dirua nahi baduzu,
gure baldintzak bete beharko dituzu".


(**)
%23 gutxiago Nekazaritza eta Ingurumen Sailari;
%15,6 kulturari; %7,4 Hezkuntzari; %6,5 Osasunari
%32 gehiago zorraren ordainketari.

Herritarrok gara aberastasuna sortzen dugunak.
Zergatik ez dugu esaten?
"Gure aberastasuna nahi baduzu,
gure baldintzak bete beharko dituzu".

No hay comentarios: