lunes, 15 de marzo de 2010

Gerrak amaitzeko bideoa

"Terroristen aurka borrokatzen ari ginela esan ziguten;
benetan terrorista zena neu nintzen", dio
Estatu Batuetako soldadu beteranoak.

"Herri honetako jende langile eta pobrea bidaltzen dute
beste herri bateko jende langile eta pobrea hiltzera".

"Arrazakeririk gabe, soldaduok konturatuko ginateke,
gehiago dugula zer ikusi beste herrialdeetako jendearekin
gerrara bidaltzen gaituzten geure herrietako billonarioekin baino".

No hay comentarios: