martes, 29 de diciembre de 2009

Gurari patua

Gurariak ez dira eskatzen;
patuaren altzotik lapurtzen dira,
ekinaren bidez...
kantatu digu Rafa Ruedak,
gustora, etxean, Bilboko Kafe Antzokian.


Joseba Irazoki ere oholtza gainean.
Gaur ez dugu euririk egin Bilbon.
Epel gaua, ilargi ia betea, argi eta goxo,
dantzatu naiz
txima luzeek bizkarra ferekatzen zidatela
eta sorbaldak.

Ondoan mutil batek
-gizon esan beharko nuke agian,
nire adinera hurbiltzen zela esango nuke-
begiratu nau, bai, sarri, harritzekoa bada ere,
baina ez da hortik pasa,
akaso hitzen bat... pentsatu dut,
baina ez.
Eta ausartu ez bada
zertan lapurtu.

Utzi egin diot lapurtzeari
eta ekinari ere.
Hemen nago,
eta ausarta naiz,
eta ausartzen ez denak
ez nau merezi.

jueves, 10 de diciembre de 2009

Ar-eme sutsu, zintzo eta aske

Valledupar (Colombia)ko vallenato munduan
hitzak gehienetan penagarriak badira ere,
eta jarrerak zer esanik ez!
musikak ahora zapore erromantiko gozoa erakar diezagun...
Faltan botatzen dut arraren bizigarri ta bihotzberatasun hori.
Ezin izan gintezke ar-eme sutsu, zintzo eta aske aldi berean?

Colombiako zita

Bizirik zer dagoz eurek ba!


Neuk be kanta neban bertan,
La Candelariako "Casa de Citas"en,
"Batek gose diraueno, ez gara asetuko",
Artze ta Mikel Laboa.rena,
nazio arteko hainbat emakume kazetari lagunen artean.
"Ekin eta ekin, ittogina txarra da" esaten eban ironiaz
Andereño Agurtzane Alberdik,
Bilboko Gran Via 33ko 4.pisuko "Oñate" ikastetxekoak.

domingo, 22 de noviembre de 2009

Ezpain

Ezpain aldetik
Ezpain aldera,
zenbat etorri,
zenbat joan,
zenbat yin
eta zenbat yan.

Errefuxiatu andana.
Eriotzak edo goseak
ortzmuga berri
haizearen hegaletan.

Hozka txikiz bigunduko dizut
zure haragi gorriaren hestua
muxukatuz zukatu,
zure gorrian goritu,
haragi xamur, epel, umel,
Europako muztur,
erdu ta banoa,
gori
gorri
korri
Ezpain.

Bogota

Bogota, eder hori!

Iluntzean heldu ginen atzo.
Arepita bat Candelaria auzoan,
"de carne metxada, por favor"
barrez kontu kontari sareginean.

F.k alde egin behar izan zuen,
haurrak hartuta, errefuxiatu
bi neba abokatukak hil zizkiotenean,
bakea iruten ari zirela;
ezagun egiten zait, antzeko parezido,
Santi Brouard eta Josu Muguruza.ren
erailketen urtehurrenen biharamunean.

Bi urtetan, F. maiteak,
dantzan jarri ditu
Colombiako genero kazetariak
eta etxean hartu gonbidatu,
gazteleraz gabiltzan guztiak.

Genero ta ganora,
bizia bortxaz utzi zuten neben
ohore ta oinorde.

Etxean eta altzoan sentitzen naiz
Montserrate.peko "El Cafecito" ostatuan
literan goxo, egur zaharren artean,
hiri handian, nork esango luke,
8 miloi biztanle, arimehez inguratuta,
Bogotako goizaldean, 6ak direnean.

jueves, 15 de octubre de 2009

Kartzela planetarioa

"El vasco nace donde quiere" zioen Oteitzak.
"La vasca pare donde quiere" gehituko diot nik.

Adibidez, wayuu.
Izan zitekeen Getari, ze deskubrimentu eta ze fundazio arraio!

Oso une ederra iruditzen zait
etxeko zilbor.borrokan
"erre, ke, erre"
parentesi bat ireki
eta oro euskalduna den
"aldea global" osoko
iraultzari ekiteko.

Mundu plazan indarrak metatu eta
etxekoak txakur zuloetatik atera ahal izateko.

Baina ez "euskal gatazka"ren aldeko laguntza eske, ez.
Gaia planeta osoko seme-alaba guztion
kanpo eta barne askatasunaren alde baizik.
Korapiloa, jada, bakarra delako,
kartzela planetarioa, alegia.

Zapaltzen gaituena ez da Madrid.eko bota.
Hori baino askoz ere garrantzitsuagoak gara
geo.estrategia politikoan;
hain txiki izanik -gaur egungo egoeran-
sustrairik sakonenetarikoak,
antolatzeko kapazitaterik haundiena Europan
eta egoera ekonomikorik onena
mundu osoko indegenen artean.

Estatu GLOBAL faszistaren kinka larri honetan
eta David Icke.k dioenaren harira,
izan gaitezen ausart,
"lo hicieron porque no sabían que era imposible":
eraiki dezagun paradisu bat,
("eta egin dezagun mundu berri bat
marea igo baino lehen" Beñat Sarasola)

geuk eraikitzen bait dugu gure erralitatea
fisika kuantikoaren arabera.

Eta pozik. Eta gustá!
Oteitzak berak zioen moduan:
"El revolucionario es un hombre contento".

Andrazkoa izaki... zer esanik ez!

miércoles, 7 de octubre de 2009

Hélene Grimaud

Zoragarri,
hain sinple, hain errez, hain apal,...
jo zuen bart.
Pianoa ez ezen, belauntzia ematen zuen.

Eta bart zeruan
eta gaur lurrean, esnatu
Laga ondoko Lastarriko errekartean
C'est un trou de verdure... oú la nature chante
Baoudelaire.ren esanetan.
Maite dut euskal herri honen txikitasuna.

Diana ala bingo?

Explika diezadala norbaitek
zelan izan daiteken
diru publikoarekin dabilen
Euskalduna Jauregian
Diana Krall entzuteko sarrerak
merkeenak
80 euro
kostatzea.
Ala 90.
Aukeran.

Aldatuko al ditugu behin edo behin kontuok...
Bitartean... norbaitek konbidapenik bai?

martes, 6 de octubre de 2009

Bio.terrorismoA

Datu erabat zientifiko, dokumentatuak.
Bio.terrorismoAren azalpen ulergarria.

Osasun Publikoan doktorea den
Montserrateko TERESA FORCADESek,
GRIPE A
ren kontuan
goxo eta sendo jotzen du.

Sinesgarritasun osoa duen bideoa.
Makillajerik ez daramalako, agian?

miércoles, 30 de septiembre de 2009

Prostituzio mafia iragarkirik ez

"Putari" jarriko dut?
"putero" antza dauka...
Baina agian "puta.gile" jarriko banu...?
"puta" egiten/bihurtzen duena
tartean dirua sartzen duena bait da.

Kanpaina abian da.
Prostituzio mafien iragarkiak dituzten egunkaririk ez erosteko.


Bazen garaia fiskaltza ganorazko auzietan murgiltzeko!

Ta ni pozik, gure BERRIAk ez dituelako.
Orain arteko moduan jarraituko dut,
sukaldeko mahai gainean, goxo-goxo.

Gure Amak DEIA.rekin arazotxo moralen bat izan beharko lukela deritsot.
Beste EL CORREO, DIARIO VASCO, EL PAIS, etab. zaleek, zer esanik ez!

Zer dute gizonok barrabiletan? Des.natada? Ala ustela?

jueves, 24 de septiembre de 2009

Txisa dutxan makurtuta

Goizeko lehen txisa dutxan egitean
gure astarna ekologikoa lehundu egiten dugula
idazten du Koldo Aldabek Berrian:
"Urtean pertsona bakoitzak 4.000 litro ur aurreztu ditzake".

Bidenabar... pisaren "urea" da kosmetikoetan osagarri;
azaleko grietak osatzeko beti erabili izan da,
negozioa hasi aurretik.

Makurtuta eginez gero
dutxako kortina eta manparetako
astarna ekologikoa ere
sano lehuntzen da,
"ez bait da garbia garbitzen duena,
zikintzen ez duena baizik".

Alemanian 1978an egin genuen bidaian
pisukide neska-mutilen komunetan
pegatina bat ikusten zen,
zeinetan mutilei
pisa eserita egiteko konbitea egiten zitzaien.

Dutxan makurtuta zein komunean eserita
biak ala diak dira oso onak
pisa egitean belaunak engrasatuz
harrokeria lehuntzeko.

martes, 22 de septiembre de 2009

Bikote har.emen pisua

Ze astun egiten ditudan bikote harremanak,
hain jartzen diet espektatiba karga haundia ze...

jueves, 17 de septiembre de 2009

Putero

"Zer dago Mendebaldeko gizon gazte baten buruan
lotsa gabe kalearen erdian
eskubiderik gabe bizi den
eta hirugarren kategoriako hiritartzat hartzen den
emakume batekin larrua jotzen
diharduen bitartean?"

SOS Arrazakeriak.eko June Fernandez.ek idatzen du DEIAn,

EL PAIS.ek Bart.ze.lo.ona.ko sexu argazki gordinen kontura.

Emakume "batekin" larrua jotzea kategoria da.
Larruen arteko energia dantza, gozamen eta olgeta, jolasa.

Beste hau,
prostituten %90 etorkinak direnean, dirua eta beharra tarte,
emakume "bati" larrua jotzea da.

miércoles, 19 de agosto de 2009

Laos.en Amuma Patruzi Lastarriko




Ez daukat memoria onik.
Ezin izango dut inoiz intelektual bat izan.
Datuek hegan egiten didate eta mutu uzten.

Bizipenak ditut.

Laos aldean bizi izan dut
-zein zabala den nire Euskal Herria-
gaur eguneko egunerokoan
Ibarrangeluko Lastarritxun orain urteak ez ezen mendeak ere
Amuma Angeles.en Amuma Patruzi.k ezen, berorren Amumak berak be
egunerokoan bizi zuena.

Jakin badakidala iruditzen zait:
harrikoa, harrizko fregadera bera baino lehen,
egurraren mundu zabala,
basotik sutara zein tresna ta altzairutara,
-freskera denetan lehena-
ormarik ez, dana bat,
seme-alaben ardura,
linua eta pattarra.



Etartea ez ezen,
behea be oso osorik libre
ta animaliak bertan,
ta bizitza bertan.
Errekak beti egin duelako tarteka gora, kondixu.

Ta beheko sua... goian be igual.



Ta izan daiteke oker egotea baina berdin dio.

Holantxik bizi dira gaur egun Laos.en
eta ez dut memoriarik behar,
bertan murgildu baino.

Larruak kontatzen dit beste guztia.

martes, 14 de julio de 2009

Attends. Udak berea egin du.

Sir Edward.ek
Paris.en
Attends jotzen zuen
Quai.ko museo atean.

Etzan egin nintzen,
jan egin zenuen bitartean.
Ez dut pasioa ez beste jakirik nahi.
Abentura honetan hilko banaiz ere
udarak sua du muin
haragizko etxe honetan
lur ta loi
harro, samur.

Bihotza ez ezen gorputz osoa ere
bijjortu dut. Attends.
Udak berea egin du.

lunes, 29 de junio de 2009

M eta A, AMA

Pentsa.senti.desira
-gailuaren
nahi.tasun arinak
eta
ari.meheak
arilkatutako
maite.uneak,
berdin
gatzatu
ez.

AMAren
izateak
bai gatzatu,
ta sendo.
Sustraitu.

Erru eta erro.
Harro.
Arian.

lunes, 11 de mayo de 2009

Jabetasun Gaia

Egipton,
piramide aurrean
meditatzen,
alabastrozko
gari biltegian
zutik,
irmo eta tinko,
ozenki
esan genuen:
"ahalmena
eskuratzen dugu,
oroitzen gara,
izan baga."

Dagokigun
hurrengo
hurrats
naturala,
Gaia
Ama Lurrari
jabetasuna
ematea,
esku ahaldunok,
non nahikoak izanda ere.

martes, 13 de enero de 2009

DesARMEaren aldeko KORRIKA mundiala

Kanalizatzen zuen hizlari bati, duela pare bat urte, zuzendu nion Iruñako Jerusalem.eko bidelagunaren enkarguz galdera: zein izango litzateke planeta mailan bakearen aldeko mobilizazio orokor eta eraginkor bat egiteko unerik aproposena?
Segundotxo bat hartu eta, erantzuna telepatiaz jasotzen arituko balitz bezala, holaxe erantzun zidan: Ameriketako Estatu Batuetan hurrengo atentatu gogorra gertatzen denean.

Obamak beste Irailak 11 bati aurre egin beharko diola uste, Bush igarleak dixit.
Eta... berak zelan daki ba? galdetuko zukeen gure amuma zenak. Ez dakit ba nik ba. Beretarren batek auto.erasoaren asmoa dabilelako...? Merezi dutela pentsatzen duelako...? Baten batek bere hasarre bizia kontrolatu ezin izatea naturala litzateelako...? Segurtasunaren industriak merkaturatuko duen produktu berriren baten salmenta aurrekanpaina egiten ari delako...?

Eskutik helduta munduari buelta osoa ematea da gure lagun peregrina bakezale honen proposamena. Desarmearen aldeko KORRIKA mundiala, -naparra baita...!