domingo, 12 de agosto de 2007

Su-dantza

Oteitza.ren izpi.ariketa erara,
"Recuerde el alma dormida..." Jorge Manrique

"Denbora fugit" gure eskuetan

gure esku hutsetan
(h)ustasun honetan nahi nizuke

non hobeto hemen baino? euripeko Casablancan

Niebuhrstraße eta Schluterstraße kale kantoi,
honetan elkar ezagutu

Niebuhr eta Schlüter,
Hasier eta Leire,

euri ttanttek ez dute
Hasier eta Leire epaitzen

trumoiak jotzen ditu
bihotzean jo
ta eri
maiterritik atzerri

zurea den ene bihotzean
ez dago aberririk ez atzerririk

zure sustraiak behar ditut
nire erraietan
erro.

No hay comentarios: