jueves, 16 de agosto de 2007
Sachsenhausen
Hor zagoz, arbolapean?
Pasa da. Joan dira ta ez dira etorriko,
ez zaitu inongo heriotzik harrapatuko.
Bizi zara, ta ez zaitu inork erahilgo.
Segi aurrera.
Zuen bizitzetatik ohostutako hazia landatuko dut.
Zuek sortu zineten enbor beretik...
Ez dago damutzeko betarik.
Borreroaren ordua ailegatu eta galderak erantzunik gabe gelditu ziren.
Gogoan zaituztegu
eta gogoan,
eutsi gogoan gogo.
Gogoak erreka gainezka egiten dueneko unea gogoratzen dit.
Goseak egin du gainezka gurean,
India gurean egin du goseak.
Margauko bus geltokian izan nuen hautemate esperientzia sakonago baten berri eman nahi dut baina ez dakit nola.
Lauburua erein dut Sachsenhausen.eko arbola zaharraren erro artean.
Lauburu eme gozoa.
Svastika zorrotz erahiltzailearen ama, ama zaharra.
Ama, nolatan heldu zaizu (giza)semea gogo ustel erdoil gordin hortara?
Non da erraietako gozoa?
Erdu altzora,
besotan eramango zaituztegu ibaiaren ertze xamurrera,
bidaiaren jarraitzeko
pausatzen diren erromesen antzera.
Erdu gure altzo beroetara,
pausatuan asetu,
askatuan gozatu
gogoa.
Etiquetas:
kontzentrazio-esparrua,
nazismoa,
Sachsenhausen
martes, 14 de agosto de 2007
Barne hesiak eraldatzen artean
"El arte no cambia el mundo, no cambia la realidad. Lo que verdaderamente transforma el artista es a si mismo. Y es este hombre [mujer] transformado por el arte el que puede, desde la vida, tratar de transformar la realidad".
Jorge Oteitza
Nire itzal-argi dikotomian barnea eraldatzea du xede arteak.
Berlineko Sachsenhausen kontzentrazio hes.barruan sartu ta zer?
Zer aldatuko dugu artean?
Ene kontzentrazio zelai partikularra aldatzea posible ote?
Erraietan eme kontzentratuko naiz.
Biolentziaren graduaketan nork ezartzen ditu mailak?
Erritmoak, argi.izpi, kandela, zeru,
itzal, gorde, leinu, ama, zen. Ama!
Egun, kontzentrazio zelaiak parke tematiko bihurtu dira. Azken finean mundua parke tematiko bihurtu da gu bezalako turistontzat. Etorkinek, ordea, ez dute sarrera erosteko aukerarik.
Etor.kin izan nahi dut, ez ekar.kin.
Ez naiz turist, erromes baizik.
Jabe, herri, busti, herri, jai. Nahi.
Jorge Oteitza
Nire itzal-argi dikotomian barnea eraldatzea du xede arteak.
Berlineko Sachsenhausen kontzentrazio hes.barruan sartu ta zer?
Zer aldatuko dugu artean?
Ene kontzentrazio zelai partikularra aldatzea posible ote?
Erraietan eme kontzentratuko naiz.
Biolentziaren graduaketan nork ezartzen ditu mailak?
Erritmoak, argi.izpi, kandela, zeru,
itzal, gorde, leinu, ama, zen. Ama!
Egun, kontzentrazio zelaiak parke tematiko bihurtu dira. Azken finean mundua parke tematiko bihurtu da gu bezalako turistontzat. Etorkinek, ordea, ez dute sarrera erosteko aukerarik.
Etor.kin izan nahi dut, ez ekar.kin.
Ez naiz turist, erromes baizik.
Jabe, herri, busti, herri, jai. Nahi.
domingo, 12 de agosto de 2007
Su-dantza
Oteitza.ren izpi.ariketa erara,
"Recuerde el alma dormida..." Jorge Manrique
"Denbora fugit" gure eskuetan
gure esku hutsetan
(h)ustasun honetan nahi nizuke
non hobeto hemen baino? euripeko Casablancan
Niebuhrstraße eta Schluterstraße kale kantoi,
honetan elkar ezagutu
Niebuhr eta Schlüter,
Hasier eta Leire,
euri ttanttek ez dute
Hasier eta Leire epaitzen
trumoiak jotzen ditu
bihotzean jo
ta eri
maiterritik atzerri
zurea den ene bihotzean
ez dago aberririk ez atzerririk
zure sustraiak behar ditut
nire erraietan
erro.
"Recuerde el alma dormida..." Jorge Manrique
"Denbora fugit" gure eskuetan
gure esku hutsetan
(h)ustasun honetan nahi nizuke
non hobeto hemen baino? euripeko Casablancan
Niebuhrstraße eta Schluterstraße kale kantoi,
honetan elkar ezagutu
Niebuhr eta Schlüter,
Hasier eta Leire,
euri ttanttek ez dute
Hasier eta Leire epaitzen
trumoiak jotzen ditu
bihotzean jo
ta eri
maiterritik atzerri
zurea den ene bihotzean
ez dago aberririk ez atzerririk
zure sustraiak behar ditut
nire erraietan
erro.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)