lunes, 29 de marzo de 2010

Back Stage, Asel Askatu Jaialdia

-Zertan etorri zarie hona?
-Asel askatzen,
iraultza planetario bat egiten.

domingo, 21 de marzo de 2010

Asel Askatu Jaialdia

Idazlea, ezaguna, laguna, errugabea...
Elkartasun dinamika,
guztiok askatzeko balioko diguna.

http://euskaltube.com/play_audio.php?audio=1398

lunes, 15 de marzo de 2010

Gerrak amaitzeko bideoa

"Terroristen aurka borrokatzen ari ginela esan ziguten;
benetan terrorista zena neu nintzen", dio
Estatu Batuetako soldadu beteranoak.

"Herri honetako jende langile eta pobrea bidaltzen dute
beste herri bateko jende langile eta pobrea hiltzera".

"Arrazakeririk gabe, soldaduok konturatuko ginateke,
gehiago dugula zer ikusi beste herrialdeetako jendearekin
gerrara bidaltzen gaituzten geure herrietako billonarioekin baino".

martes, 9 de marzo de 2010

Irrifarreak edertu, hitzak irentsi ostean

Bihotzeko.lagun izandako batek
bidalitako zirkular batetik:

Ikasi egin dut
hitz gozoak erabili beharko nituzkeela, beti,
agian bihar irentsi egin beharko ditudalako.
(azkenak, berbarako)

Ikasi egin dut,
irrifarre batek
erabat edertzen duela norbere itxura,
eta merke-merke.

domingo, 28 de febrero de 2010

Group.ie eta poutr.ie

Musikarien jarraitzaile sutsuei
grou.pie deitzen zaie:
Group, taldearen postrea.

Nola izendatuko genituzke
pastelaren apurren zai (ala sai?)
musikarien lagun ei diren horiek?

sábado, 27 de febrero de 2010

Kumerik gabeko eme

Deustoko paretean Juan Carlos batek
"Busco novia sin hijos" jarri omen zuen.

Hegorik gabekoa nahi zuen, omen.

Baina nik... txoria nuen maite.