Lagun artean ezta-baidan amatasunaz.
Ados. Eta horrek ez du bestea
kentzen: komuneko bonba izorratzen zaidanean, begietara begiratu
eta.. konpontzen dakien bati eskatzen diot laguntza. Esperientzia
duenari. Hori esan nahi nuena. Ondo da emakumeek ama izatearen
esperientziaz gozatzea, naturak ematen dien aukera paregabe hori
izanda, nahi duenak, konzienteki. Maistra lana.
Magistrala. Ez gehiago ez gutxiago. Ofizioetan bezala:
aprendiz/a, oficial/a, maestr@.
Norbaitek "hij@puta" esten duenean, gure lagun batek (ama ez
dena, portzierto) esaten du:
"Todas las madres son unas santas, se dediquen a lo que se
dediquen".
Ama izatearen erronka tamainukoa da. Kategoria!
Eta beharrak (jan, lo, lagunak) kolektiboki bermatu: bestela oso
zaila da amatasuna. Kasik "absurdoa" esango nuke, ez daukalako
konpetentzia eta produktibitate irizpiderik betetzen. Edo ama
konpetidora-konpetente bihurtzen zara, sisteman haurrak ongi
kokatzeko ahaleginetan; edo mundua aldatu nahi duzu eta
seme-alabak kexu, ez dutelako ulertzen zertan ari zaren; nahiko
estresantea batera zein bestera.
Eskerrak ama bezala errealizatzea ez dudala helburu nagusia
bizitza hontan, nahiz eta horretan ere ahalegintzen naizen.
Helburu nagusia ZERean jartzen dut: une oro burujabe izatean.
Eta hemen nabil, unean-gunean-muinean.
Eskerrik asko, interlokutore paregabe ziztatzaileok. Maite
zaituztet, eta oso aberats senti arazten nauzue.
Gora zuen guraso generosoak!!