viernes, 22 de marzo de 2013

Zuek zarete!

iAuBe diska berriko...estreinatzen dugun lehen kanta!
https://www.facebook.com/photo.php?v=127276674122727&set=vb.100005211850010&type=2&theater 

Zuek zarete.


Zuek zarete gure bihotzetako haur kutunak.
Gurea, herriarena, izan delako
lehen eta beti
zuen bizia eta zuen heriotza.

Orain haizeak zabaldu duen kanta hau ez da berria.
Gure eguneroko eskaria
zuetariko lehena hor dagoenetik
izan da.

Ezetz jakin noiz sortutako den kanta!
1978an. Amnistia aurreko garaian.

Oraingoan bai!
Herria geure eskuetan hartzeko unerik aproposena.
Kapitalismoak bere benetako hortzak erakusten dituenean.
Autogestioa da bidea. Buru jabe!

Behar zaituztegu!

Zuek badakizue
zegatik eta zertarako hasi zineten lanean.
Kartzelak ez du ahazten uzten.

Kaleko (kakots arteko) "askatasunak"
narkotizatu egin du gizartea.

Indar berritu beharra dauka herriak.
Kalekoak ahul.

Batzuk botereak janda, Tio Gilitoren diru-betaurrekoak;
asko narkolinboan, narkosalan, narkoteleari begira...

Beste asko hipotekatuta, zahartuta, etsita...
nora ezean, amorruak rayatuta...
edo plusvalia-odol husteak agortuta, kaleratuta...

Beste hainbat, kasurik onenean noiz jubilatuko zai...

Zuek zarete, preso egon arren,
Euskal Herriaren esperantza!
Eutsi!
Askatasuna ez da ametsa!


miércoles, 6 de marzo de 2013

Har-eman zatiketa

Lehengo baten entzun naban
"feminismo de Estado" instituzionalak
sinestu eragin nahi doskule
gure amumak pringada batzuk izan zirela
eta gure aitxitxek bioladore batzuk.
Zer pentsaue emon dosten.

Ez da nik ikusi dodana.
Ez da nik ulertu dodana.
Eta eskerrak!

Har-eman zatiketa
inperial interesatua.

Norbere buruaz jabetzeko
aprobetxatuko dugu tartetxo hau,
eta gero, berriz ere jai-jai!

viernes, 1 de marzo de 2013

Berria hil da! Gora burujabe!

Gure etxean egon direnek badakite
ze leku printzipalean egon den beti
Berria, egunkaria.

Goizeko zortzirak orduko
sukaldeko mahai ilunean argi.

Baja emateko deitu diet
Erabaki gogorra. Negarra.

Lehengo kolpea
Andoaineko batzar orokorrean
Juan Mari Larrartek
13 langile kaleratu eta balantzea
tira, ez zela hain txarto aterako.
Lasai bota zuen.
Nik uste nuen, langileak etxekoak zirela.
Etxekoak ez direla kalera botatzen.
Beste irtenbide batzuk bazirela,
euroak banandu eta
osagarria txanpon asketan adibidez...
halaxe esan nion, eta barre.

Bigarren kolpea,
Alberto Barandiaran kazetaria...
Iruña-Veleiako affairean izaten ari den
faltsukeria muntai ofizialaren tresna,
protagonismo iluna,
non eta Hekimena elkartearen
lehendakari, zuzendari, edo dena delakoa,
protagonista, Berriaren eskutik, besteak beste.

Hirugarren eta azkena,
tratu txarrak ez ditut maite,
eta bistatik kentzea onena,
Josune Ariztondo, Bizkaiko Aldundiko "Kultura"...
orri oso batez Guggenheim, Troiako astoa goraipatuz,
inolako iritzi kontrajarririk azaldu gabe,
gure Berria maiteak, baita portadan ere.

Sukarrietako umetokian
Euskal Herri osoaren biolazio sinbolikoa,
narko.porlanaren negozioa... 

Narkokultura inperialista aitzaki,
erromatar, yankee eta sionista,
narkolanpostuen defentsa sutsua,
lanpostuak menpe harrapatuta gelditzeko
modurik zuzenena direla
ulertzeko moduan
gauden unean.

Energiak pentsamentuari darraikio,
eta pentsamentu kolektiboak
komunikabideei.
Inperioa ez da ezer komunikaberik gabe.
Eta gure komunikabideetako jendea
sinestuta dago ez dela ezer diruriki gabe.
Horixe da hain zuzen ere "kapital"ismoaren tranpa.

Berria hil da,
baina helburuak bere horretan dirau:
burujabe!


You made me levitate

23 bat urte izango nituen,
Getxoko jazz jaialdian, Faduran,
eskenatokiaren atzeko aldean,
leku diskretu baten dantzan nengoela,
emakume kantari beltz potente batek esan zidan:
"You are a very good dancer".
Ez dakizu ze indarra eman zidan!

Dantzan egiten dudan bakoitzean
gogoratzen ditut bere hitzak,
AUSARTU ahal izateko.

Hemendik aurrera zureak ere gogoratuko ditut:
"You made me levitate". Eskerrik asko, Elizabeth!!

jueves, 27 de diciembre de 2012

Perfil xumeko protagonismoa



Oi, Lur! Oi, Lur!
Orbaizetako arma olaren orma zaharrak
orain
Astra y Unzeta arma ola berriko orma berriztatuak,
diseñuzko altzari berziklatuak eta
perfil xumeko protagonismoak.

Itzalik ez,
perfil xumeko partearazle ei,
perfil xumeko auzo-esku-lan,
erabaki xumeko partelangile ei, hei!

#Astradanona. Miedo-me-da!
Ederra emon euskuen Ibarrangelun 2007ko hauteskundeetan
Danona Danontzako lemapean!
"Os llamamos para ayudar y ahora nos queréis controlar".
"Tranquilos, que ya os avisamos para la comida,
...que ya estamos hablando con los que saben".

AstraDanone!
"Danok gara orain Iñaki Uriarte",
arkitekto, musikari, perfil xume.
Arriskurik ez.

Danone, eta ez gara danak enteratzen,
alkatea inauguratzen doanean,
kanpoan gonbidapenak egunetan bialduta egon arren.
Joana bai, eta han dator kamiseta laranja sorta polit bategaz.

Ian Gilliken inposaketa sinbolikoa n.orma.l hartzen dugu.
Corte Ingles arma olaren erabilera praktikoaren mesedetan.
Barrukoa baldintzatzen ez duen uste sinboliko adierazgarrian.
Neutralizatzeak eskatzen duen arreta lantzerik?

Ospakizunetako Gatiburen kontzertuan
Alexek tizaz margoztutako borobiltxo bat izango du
oinen protagonismoa maila apal baten mantentzeko.
Haimarrek sóloetan ezin izango du Do5 pasa,
semitono bat goiti beiti,
Mikelek ezin izango ditu semikortxeak jo, nabarmenegi ez gelditzeko
eta bateria setak 2 ton eta kaja izango ditu.
Txastona erabiltzekotan plater bakarrekoa.

Leire Lopez,
zure herrikoak ez diren beste edozeinetako
emakume musikarien defentsan aritzen zaren hori,
bai pena ez zinela egon
egitarau lantaldeko bileran!
Bi bileratan erabakitakoa hirugarren batean aldatuta etorri zen horretan.

Protagonismo gehiegi izango nuen aitzakiaz
kanpoko 2:26 saioaren eta barruko 30' artean
Oierrek erabaki egin behar nuela bota zidanean,
ni %50 naizen iAuB musika taldearen protagonismoari
gehiegi eritzita.

Eta ez, denoi pasatu zaigu burutik,
jende asko egongo zela jotzeko asmotan...
ez, ez! kontua ez zen overboockinga!
Ez kanpoko ikuskizunean
ez barruko jaialdian, lehenengo pisuko B eskenatokian.
Une batez, hamar egun falta zirela
konfirmatutako partehartze bakarra:
gure prota iAuBrena.

Egongo dira beste emakume batzuk....
emakumeen gustokoagoa ohi da perfil xumea...
egongo dira estatistikak egiten dituztenak...
eta kalkulatuko dute ze protagonismo izan duten emakumeek
Astrako inaugurazioan. Parkatu, zenbat esan duzu?

Ezin izango dute zenbatu zenbat kostatu zaien,
kristelezko zapaia zikin ikusi eta garbitzeko tentazioa menperatzea
eta okerragoa dena,
perfil xumeko gizarte juxtu-juxtu hori heltzen den bitartean,
ez duzue ulertuko emakumeak lehenengo postuetan,
protagonismoa dagoen hor zergatik ez dauden,
eta zuek horretan zer ikusi izan duzuen.

Aste batzuk lehenago biak, hirurok
elkartu gintuen patuak Astra estreinatu berrian.
Ni Nekane Juradorekin bilera inprobistuan.
Harro! holako emakume argi baten ondoan lanean.
Oier english, atzerritar talde bati bisita gidatzen.
LeireLopez Fermin Muguruza eta Zuloei Astra erakusten.
Hirurok protagonista, bakoitza gurean.
Bakoitzak ze protagonismo zeukan ez nuen neurtu,
inork ez zigun kronometrorik jarri. Hori uste nuen.

2:26 minutu, fatxadako 2gn pisuko balkoian ilunetan
Ziomara bunker gainean, fijo zoragarri!
dantzan arituko zen bitartean.

2:26 minutu hoiek agortzen zuten publikoaren komodiña,
protagonismoa.
El Txefak berdin-berdin egingo zuen, kanpo eta barru
baina ezberdina zen, berak ez du ahotik soinurik ateratzen.
Ahoko protagonismoak gehiago probokatzen du.

53 urte eta gero hau!
4 seme-alaba eta gero hau!
Kultur fabrika SOZIALean hau!
Perfil xumeko artistak fabrikatuko ditu Astrak?
Artefakto sozial eraginkorrak egitekoa zela uste nuen, jua-jua!
Artea, tartea, bitarte sinbolikoa % eta minututan neurtua,
zein eta emakumeona!
Ez dakizue zenbat kostatzen zaion eme eta ama bati
kanta bat egiten, ensaiatzen, grabatzen, bolo bat eskeintzen...
duen bitartean
atso zahar mierda bat dela burutik kentzea.

Zuek barik eztau!
Murrizketa dekretoa heldu zan egitarau lantaldera
eta hortxe ito zan nire gogoa, kostata landutako gogoa.

Gailetak bai, kaferik ezin.
Neuronek patina, belarrietatik atera arte.
Nik infusioak hartzen ditut. Teinarik gabekoak.
Indar gehiegi daukat, nerbio gehiegi,
gogoaren perfil bajuan jokatzeko. Tratante aritzeko.
Nire buruaren jabeegi naiz parte hartzea hori dela irensteko.

PS. Eskertuko nuke, orain arte callando-otorgando gelditu direnak, orain ere hala segitzea.

jueves, 20 de diciembre de 2012

PozAZKundea

Joseba Azkarragari irakurri nion
lehenego aldiz
"pozaren azkundea" kontzeptua,
eta oso ona iruditu zitzaidan, geniala.

Jon Artanok ere aipatu du Berrian
eta pozazkundea deitu dio.

Eta baliteke apirilean
topaketa batzuk antolatzea
PozAZKundea izenburuarekin
AUZOLAN ekimenak.

Ze... izen politagorik
proposatu, zabaldu, gatzatu
nahi dugun
eredu ekonomikoarentzat?

Horixe baita gure aberastasunik haundiena,
poza sentitu eta poza eragitea.

Ardatza zein den ahaztu gabe:
BuruJabe izatea.

BuruJabe, daukagun guztiaz jabetzeko,
konturatzeko, eta gozatzeko.

BuruJabe, geure buruak antolatzeko.

BuruJabe, inguruari jabetasuna EMAteko.

Merezi du Amaia Perez de Orozcok
eta feminismoak ekonomiari
dakarkion haize berria arnasteak.


domingo, 2 de diciembre de 2012

Bizitzaren balioa

Bizitzaren balioa
norbere baitan dagoela eta nago,
single, guraso, bikote...

Unean, orain.
Gunean, hemen.
Muinean, zer.ean.
IzaKIan, izatearen zati honetan.

IzaKERA ezberdinak, unean gunekoak,
auKERAk dira
esperientziak biziz
norbere baitan, beti hemen dagoen
zer hori kokatzeko, zer.az jabetzeko.

Bizitza aukera da.
Izpirientziak bizitzeko aukera.
Eta bakoitzean
zer.aren izpi batez jabetu,
jabetuz jabe egin.

Jabetzen den hau,
hauxe naiz ni.

Karmele Jaiok inspiratua,
beste askotan bezala.