miércoles, 23 de marzo de 2011

Iñaki Salvador

Zenbat aldiz eraman nauen Iñaki Salvadorrek
pianoz, barne zeruko negar landaraino,
eta gailurra jo erazi behin eta berriro
gozamen zororaino, hilko-hilko sortu artio.

Mikel Laroaren homenezko
Lilurarik ez diskako 5garren kantaz
berbarako.

jueves, 10 de marzo de 2011

Zaintza / Am@

Zaintza hitza erabiltzen da orain, zainketa.
Ingeleseko care, edo gazteleraz cuidados esaten den moduan.

Zainketaz haratago,
jabetasuna emateak ardura adierazten du.
Sutabe izatea. Egituratzea. Eustea.
Fisikoki, zein afektiboki, zein pentsatu eta erabakiz.

Etxeko ama batek egiten duena zer da?
Zaintza ala jabetasuna ematea?

Sikieran be, emon dotsagu jabetasune etxe bueltieri,
esan zigun Amak etxe inguruko sasiak eba genituen batean.
Que se sepa que tiene dueño, gehitu zuen sententzia.

Que se sepa que tiene Am@.

sábado, 12 de febrero de 2011

Osteko manbo

Urriko.
Urriko azkenengo astelehena.

Osteko manbo.
Kontzertu osteko manboa.

Gaztez inguratuta nago.
Bizi-bizi gara.
Ohera leher eginda heltzen naz,
errementata,

baina gozó...
merezi du.
Gustoko manbo.

jueves, 3 de febrero de 2011

Auta.kara.bana

Oso gustora ari naiz Fermin Etxegoien.en
Autokarabanan pasioan.
Sinesgarria zait erabat, bizia.


Herri ekimen bat jarriko bagenu martxan
jin-joan harremanen fusio nuklearra asmatzeko?

Mundua hatsamarren puntetan dantzatuko genuke,
ez bait dago hori bezain energia eraginkorrik.

Gogoa piztuta, zer ez ote ginateke kapaz egiteko?

Zenbait pitzadura, nire uste apalean,
Autokarabanan ondo baino hobeto islatzen direnak,
gogo-bete-gogo barik, mi-mi-mi uzten gaituztenak.

"Nire kuttunak
ez zeraman
takoidun oinetakorik,
zori txarrez
ez dituelako inoiz eramaten.
Ederki harrotuko litzaioke ipurdia,

baina Irantzu ez da estilo horretakoa
baizik eta euskararen militante klasikoa".

Prosti.kolonizazioa lehenago zabaldu da
euskal gizon aurreratuen gustoetan
euskararen militante klasikoen artean baino,
idazleak erakusten digunez.

Aurrera mutilak!
Ea hurrengoan zein aurkikuntza berrirekin
sorprenditzen gaituzuen.

Takoiak berak jarriko balitu...
Orkatila bihurtzeko zorian...

Orkatilek, norabidea aldaketak somatizatzen dituzte.
Bizkarrak, bizitzan eusten gaituena.

Takoipurdien begiraleen desio urria pizten ez dago errez:
nora bidea lokatu, eusten gaituena okertu eta ipurdia harrotu,
gaur eguneko gizontasunaren
gogo miseria larriaren erakusgarri.

"Gure ahuldade emozonalez elikatzen den etengabeko konbultsioa".

"Ile beltz trinkoa, bular harroa eta ipurdi-alde zabala.
Esan dezaket munduko tiporik ahaltzuena sentitzen naizela
orgasmora eramatea lortzen dudanean, botere sentsazioa
oso gauza birtuala izan delako nire bizitzan".

"Hobeto eutsiko diot antsietateari,
ailegatu bezain azkar sarean galduko naizelako pornografia bila,
mundu aurreratuko milioika lagunek egunero egiten duten moduan".

Gure kasu honetan argi gelditzen da
oiloa baino lehenago dela arrautza,
eta munduko ofiziorik zaharrena ez dela putarena,
potro-jorrarena baizik.+

Alperraren alperraz,
ostean dator prostituitze eraztearena.

domingo, 9 de enero de 2011

Irina Palm askatu!

Zein ederra den
preso dagoena askatzea...

Diruz ordaindutakoa... fidantzapekoa.
Benetakoaren zai gelditzen dena.

Ari gara, eutsi gogoari,
askatasunaren seme-alaba gara.

martes, 5 de octubre de 2010

Doktrina

Pako Aristik BERRIAn:

Norberaren experientzia kontatzea
da jakinduriaren hastapena.
Egia, zerbait izatekotan,
beti da indibiduala,
kolektiboa denean
doktrina bihurtzen baita.


"Frantziskotar bat
pantailaren beste aldean"

Ongi etorri zelibatoa beharrik ez
dagoen mundu berrira, Joxe Arregi.

domingo, 3 de octubre de 2010