sábado, 13 de febrero de 2010

Asel giltzapean

Asel Luzarraga idazlea kartzelatik atera eta
giltzapean sartu dute, etxean.
Beraz,
hau ez da amaitu, baia garaipen garrantzitsua izan da.

Sinatzeko http://aselaskatu.org/

jueves, 11 de febrero de 2010

Poto.shop

Morbotasun efimeroak… dio Ines Insausti lagunak,
Euskadi Irratiko ostegunetako Mezularian.

Horixe da, hain zuzen ere, gakoa,
neuk pentsa.

Ez dakit jaten ditugun oilazkoetan,
argipean erditutako arrautzetan
ala pasteurizatutako esne gaingabetuan,
non sartu diguten bromuroa,
baina dena da efimero, light, birtual,
irudi, itxura, poto.shop eta gezurrezko.
Gehiena.

Eta guk... traga.

miércoles, 10 de febrero de 2010

Face Book, iturburu kodera hurbilduz

Mundua holographikoa da: den-dena dago konektatuta.
Hemen mugimendu bat egin, eta beste nonbaiten eragiten du.

Gure kasuan David Martínez.eri esaldia aldatzea proposatu
"Mundua konpondu nahiko nuke baina ez dut iturburu kodea".
"Mundua konpontzen ari gara. Iturburu kodea lortzen lagunduko?"

eta egin duenerako (milesker, ze pozik jarri nazen!)
berehala Face Book.en erantzuna:
El grupo "Asel Askatu! / ¡Libertad para Asel!" ha sido eliminado porque
incumple nuestras Condiciones de uso. Entre otras cosas, los grupos
ofensivos, amenazantes u obscenos no están permitidos. También retiramos
los que atacan a individuos o grupos de personas concretos, o que anuncian
un producto o servicio.


Ikusten zelan hasi diren gauzak aldatzen? Kasualitatez?
Face Book.ek erakutsi du bere benetazko izaera.
Etsituen harremanetarako sucedaneo gisa balio du,
baina ez du bizipozaren energi maila altua soportatzen.

"Esoteriko"en esanetan (David Icke, Matrix.en gidoilarietariko bat)
fisika kuantikoaren arabera, geuk eraikitzen dugu geure erralitatea.
2012ko 12aren 21arteko tartea omen dugu Iraultza Planetarioa egiteko:
Paradisua ala Kartzela Planetarioa.

Gure estrategiari dagokionez,
nire ekarpena, etorkizunari begira:
UrdaiBai.en kontzertu-festa-dantza gehiago,
eta pantaila aurreko ordu txiki virtual gutxiago.

Baina zuen laguntza beharko dut,
zuekin sentitzen dudan berotasunari engantxatuta bait nago.

lunes, 25 de enero de 2010

Zibilizazio estilo armatua

Baina zein da gatazka horren atzean dagoen arazoa? Alde batetik, maputxeak europar jatorrizkoak ez izatea eta, europar ikuspegiak ezarritako parametroen arabera, herri txiroa, xumea izatea. Bestetik, maputxeek kapitalismotik guztiz aldentzen den bizimodua izatea eta europar estiloko "zibilizazioan" sartu nahi ez izatea.

Bekatu handi bi horiek direla-eta, aspaldi, Txileko gobernuak maputxeei (europarrek "otzandu" zituzten azken indigenak, Inken inperioari eta espainiarrei arrakastaz eusteko gai izan zirenak) lurrak kendu eta latifundista zuri batzuen artean banatzea erabaki zuen. Jakina, gobernuarentzat hura ez zen gatazka izan. Gatazka maputxeak euren betiko lurrak berreskuratzeko altxatzen hasi zirenean sortu ei zen. Estatu bortizkeria neurririk gabeari aurka egiteko indar ñimiñoena erabiltzea indarkeria eta terrorismoa deritzoten garaietan bizi garelako.
...
Orain, komunitate batzuek gatazka aldarrikatu eta lurrak okupatzeari (berreskuratzeari) ekin diotenean, gobernuaren erantzuna barregarria (edo negargarria) izan da: gobernuak ez du negoziatuko indarkeria darabilten komunitateekin. Beretzat gorde duena da indarkeria ez darabiltenekin ere ez duela negoziatzen.


Oso argia iruditzen zait Asel Luzarraga.k 2009/08/13an idatzitakoa. Txileko estatuak, estatu guztiek bezelaxe, nahi duena da guk onartzea beraiek bakarrik erabil dezaketela indarkeria. Hortxe dago tranpa: eskubidea eta erabakia nahastearena. Indarkeria erabili edo ez geure erabakia da; eskubidea, izan badugu, nola ez dute izango maputxeek lurra berreskuratzearena? Justizia hutsa da.
Eta hala ere, ez erabiltzea erabaki dezakegu, bizitzeko beste eredu bat eraikitzen ari garelako:
armatu estiloko zibilizazioan sartu nahi ez dugulako.

domingo, 24 de enero de 2010

viernes, 8 de enero de 2010

Sodoma eta Txileko konsulak

A ze astea! Konsul artekoa.

Chileko konsularekin hasi -Asel Luzarragaren atxiloketak bilduta-


eta Sodoma.koarekin bukatu, Bilboko Capitol zinemako estreinaldian.



Edozein aitzaki da on lagunak maitatzeko.

Bere buruaren bila dabilen seme nerabea bezala sentitu nintzen pelikula ikustean. Lou Andreas Salomek eta Isadora Duncanen antzeko efektua egin zidan Bel.ek ere. Bel.ek ala Jaimek, nor nintzen ni, ala biak... Ba al du desioak identitate sexualik. Poesiaren eta txakolinaren arteko efekto sikotropikoa, Ibaizabal ertzean. Ez ustean.

Ama bizirik duen herrira eraman ninduen,
Casilda Rodrigañez.en "El asalto al Hades" irakurtzean irudikatzen dudan bezala. Ez pelikulan agertzen den ama patri.arkala, noski. Oxitozina zoriontasun hormona hutsezko ama.matri.alkar bat baizik. Desio garbia, desio hutsa. Arra eta emea. Edo agian hobe, ez patri ta ez matri, harrem.alkar, fusioan, GORA!

Desioaren gogo biziak askatzen nau. Ausart egiten. Eta, onena, nobedadea: badut norekin konpartitu... neure buruarekin. Kostata baina... -nobody said it was easy- adiskidetu egin gara! Let's go back to the start.

martes, 5 de enero de 2010

Mezulariko bikote harremanak

Ostegunetako Euskadi Irratiko Mezularian solaskide,
aste honetan Maider Segurolak zera eskatu digu:

MUSIKA

Bakoitzak abesti bat proposatzea nahi genuke. Oroitzapenak ekartzen dizkizuelako, maitasunerako aproposa iruditzen zaizuelako... nahi duzuena.

Ta nik hauxe aukeratu.

Azkenenegoz maite.mUIn.dua
oraindik bero daukadalako,
bitartean
zinemara elkarrekin
gustora joaten garenean
eskua
seme-alabek heltzen didatelako,

eta baita

Let's go back to the start

niretzat

"Bihotza bijjortu, malko zaharrak astindu,

barriro abian jarri, neu naz ni egunsenti"

delako.