domingo, 3 de enero de 2010

AmaLur Herria

AmaLur herriaren
askatasun osorako

nire bizitzaz eta
guztiokaz batera
jin.joan
eraginkorrean
ari naiz
gozatzen.

1. ausart
2. zintzo
3. barrua zabalduz


ERREKAZOLA (R. Ordorika)

Errekazola, goroldioz garbia,
urentzako ohantzea.
Urak badoaz errekan behera
itsasorako beren bidean.
Goizean goizik, zubi zaharrean,
gizon bat ikusi dut errekara begira,
ur lasterrari otoitz eginez bezala:
doazela errekan behera
gizakiaren minak,
doazela zauri horiek guztiak
osatzera itsaso gazira.
Orbelak lez, badoaz minak,
ur lasterrean.
Errekaldeko lore urdinak
agur esanez, haiei begira.
Goizean goizik, zubi zaharrean,
gizon bat ikusi dut, errekara begira
ur lasterrari otoitz eginez bezala:
doazela errekan behera
gizakiaren minak,
doazela nahigabe guztiak
osatzera itsaso gazira,
doazela...

martes, 29 de diciembre de 2009

Gurari patua

Gurariak ez dira eskatzen;
patuaren altzotik lapurtzen dira,
ekinaren bidez...
kantatu digu Rafa Ruedak,
gustora, etxean, Bilboko Kafe Antzokian.


Joseba Irazoki ere oholtza gainean.
Gaur ez dugu euririk egin Bilbon.
Epel gaua, ilargi ia betea, argi eta goxo,
dantzatu naiz
txima luzeek bizkarra ferekatzen zidatela
eta sorbaldak.

Ondoan mutil batek
-gizon esan beharko nuke agian,
nire adinera hurbiltzen zela esango nuke-
begiratu nau, bai, sarri, harritzekoa bada ere,
baina ez da hortik pasa,
akaso hitzen bat... pentsatu dut,
baina ez.
Eta ausartu ez bada
zertan lapurtu.

Utzi egin diot lapurtzeari
eta ekinari ere.
Hemen nago,
eta ausarta naiz,
eta ausartzen ez denak
ez nau merezi.

jueves, 10 de diciembre de 2009

Ar-eme sutsu, zintzo eta aske

Valledupar (Colombia)ko vallenato munduan
hitzak gehienetan penagarriak badira ere,
eta jarrerak zer esanik ez!
musikak ahora zapore erromantiko gozoa erakar diezagun...
Faltan botatzen dut arraren bizigarri ta bihotzberatasun hori.
Ezin izan gintezke ar-eme sutsu, zintzo eta aske aldi berean?

Colombiako zita

Bizirik zer dagoz eurek ba!


Neuk be kanta neban bertan,
La Candelariako "Casa de Citas"en,
"Batek gose diraueno, ez gara asetuko",
Artze ta Mikel Laboa.rena,
nazio arteko hainbat emakume kazetari lagunen artean.
"Ekin eta ekin, ittogina txarra da" esaten eban ironiaz
Andereño Agurtzane Alberdik,
Bilboko Gran Via 33ko 4.pisuko "Oñate" ikastetxekoak.

domingo, 22 de noviembre de 2009

Ezpain

Ezpain aldetik
Ezpain aldera,
zenbat etorri,
zenbat joan,
zenbat yin
eta zenbat yan.

Errefuxiatu andana.
Eriotzak edo goseak
ortzmuga berri
haizearen hegaletan.

Hozka txikiz bigunduko dizut
zure haragi gorriaren hestua
muxukatuz zukatu,
zure gorrian goritu,
haragi xamur, epel, umel,
Europako muztur,
erdu ta banoa,
gori
gorri
korri
Ezpain.

Bogota

Bogota, eder hori!

Iluntzean heldu ginen atzo.
Arepita bat Candelaria auzoan,
"de carne metxada, por favor"
barrez kontu kontari sareginean.

F.k alde egin behar izan zuen,
haurrak hartuta, errefuxiatu
bi neba abokatukak hil zizkiotenean,
bakea iruten ari zirela;
ezagun egiten zait, antzeko parezido,
Santi Brouard eta Josu Muguruza.ren
erailketen urtehurrenen biharamunean.

Bi urtetan, F. maiteak,
dantzan jarri ditu
Colombiako genero kazetariak
eta etxean hartu gonbidatu,
gazteleraz gabiltzan guztiak.

Genero ta ganora,
bizia bortxaz utzi zuten neben
ohore ta oinorde.

Etxean eta altzoan sentitzen naiz
Montserrate.peko "El Cafecito" ostatuan
literan goxo, egur zaharren artean,
hiri handian, nork esango luke,
8 miloi biztanle, arimehez inguratuta,
Bogotako goizaldean, 6ak direnean.