miércoles, 30 de septiembre de 2009

Prostituzio mafia iragarkirik ez

"Putari" jarriko dut?
"putero" antza dauka...
Baina agian "puta.gile" jarriko banu...?
"puta" egiten/bihurtzen duena
tartean dirua sartzen duena bait da.

Kanpaina abian da.
Prostituzio mafien iragarkiak dituzten egunkaririk ez erosteko.


Bazen garaia fiskaltza ganorazko auzietan murgiltzeko!

Ta ni pozik, gure BERRIAk ez dituelako.
Orain arteko moduan jarraituko dut,
sukaldeko mahai gainean, goxo-goxo.

Gure Amak DEIA.rekin arazotxo moralen bat izan beharko lukela deritsot.
Beste EL CORREO, DIARIO VASCO, EL PAIS, etab. zaleek, zer esanik ez!

Zer dute gizonok barrabiletan? Des.natada? Ala ustela?

jueves, 24 de septiembre de 2009

Txisa dutxan makurtuta

Goizeko lehen txisa dutxan egitean
gure astarna ekologikoa lehundu egiten dugula
idazten du Koldo Aldabek Berrian:
"Urtean pertsona bakoitzak 4.000 litro ur aurreztu ditzake".

Bidenabar... pisaren "urea" da kosmetikoetan osagarri;
azaleko grietak osatzeko beti erabili izan da,
negozioa hasi aurretik.

Makurtuta eginez gero
dutxako kortina eta manparetako
astarna ekologikoa ere
sano lehuntzen da,
"ez bait da garbia garbitzen duena,
zikintzen ez duena baizik".

Alemanian 1978an egin genuen bidaian
pisukide neska-mutilen komunetan
pegatina bat ikusten zen,
zeinetan mutilei
pisa eserita egiteko konbitea egiten zitzaien.

Dutxan makurtuta zein komunean eserita
biak ala diak dira oso onak
pisa egitean belaunak engrasatuz
harrokeria lehuntzeko.

martes, 22 de septiembre de 2009

Bikote har.emen pisua

Ze astun egiten ditudan bikote harremanak,
hain jartzen diet espektatiba karga haundia ze...

jueves, 17 de septiembre de 2009

Putero

"Zer dago Mendebaldeko gizon gazte baten buruan
lotsa gabe kalearen erdian
eskubiderik gabe bizi den
eta hirugarren kategoriako hiritartzat hartzen den
emakume batekin larrua jotzen
diharduen bitartean?"

SOS Arrazakeriak.eko June Fernandez.ek idatzen du DEIAn,

EL PAIS.ek Bart.ze.lo.ona.ko sexu argazki gordinen kontura.

Emakume "batekin" larrua jotzea kategoria da.
Larruen arteko energia dantza, gozamen eta olgeta, jolasa.

Beste hau,
prostituten %90 etorkinak direnean, dirua eta beharra tarte,
emakume "bati" larrua jotzea da.

miércoles, 19 de agosto de 2009

Laos.en Amuma Patruzi Lastarriko




Ez daukat memoria onik.
Ezin izango dut inoiz intelektual bat izan.
Datuek hegan egiten didate eta mutu uzten.

Bizipenak ditut.

Laos aldean bizi izan dut
-zein zabala den nire Euskal Herria-
gaur eguneko egunerokoan
Ibarrangeluko Lastarritxun orain urteak ez ezen mendeak ere
Amuma Angeles.en Amuma Patruzi.k ezen, berorren Amumak berak be
egunerokoan bizi zuena.

Jakin badakidala iruditzen zait:
harrikoa, harrizko fregadera bera baino lehen,
egurraren mundu zabala,
basotik sutara zein tresna ta altzairutara,
-freskera denetan lehena-
ormarik ez, dana bat,
seme-alaben ardura,
linua eta pattarra.



Etartea ez ezen,
behea be oso osorik libre
ta animaliak bertan,
ta bizitza bertan.
Errekak beti egin duelako tarteka gora, kondixu.

Ta beheko sua... goian be igual.



Ta izan daiteke oker egotea baina berdin dio.

Holantxik bizi dira gaur egun Laos.en
eta ez dut memoriarik behar,
bertan murgildu baino.

Larruak kontatzen dit beste guztia.

martes, 14 de julio de 2009

Attends. Udak berea egin du.

Sir Edward.ek
Paris.en
Attends jotzen zuen
Quai.ko museo atean.

Etzan egin nintzen,
jan egin zenuen bitartean.
Ez dut pasioa ez beste jakirik nahi.
Abentura honetan hilko banaiz ere
udarak sua du muin
haragizko etxe honetan
lur ta loi
harro, samur.

Bihotza ez ezen gorputz osoa ere
bijjortu dut. Attends.
Udak berea egin du.

lunes, 29 de junio de 2009

M eta A, AMA

Pentsa.senti.desira
-gailuaren
nahi.tasun arinak
eta
ari.meheak
arilkatutako
maite.uneak,
berdin
gatzatu
ez.

AMAren
izateak
bai gatzatu,
ta sendo.
Sustraitu.

Erru eta erro.
Harro.
Arian.