Amatasuna glorifikatu gabe,
alabatasuna ondare,
600 abertzale bero-bero
Ondarruko Kofraixan,
Bilgune Feministak antolatutako
#topfeminista n.
Iraultza TRANSfeminista holistikorako GAKOAK:
Amaia Perez Orozkok bi galdera utzi zizkigun
2012an Leitzako Topaketa Feministan:
1) Zein da bizitzea merezi digun bizitza?
2) Nola antolatuko gara lortzeko?
Idatzi berri duen liburuan
"Subversión feminista de la economia"
kapitala ala bizia,
hortxe kokatzen du gatazka,
zer jarri/jartzen/jarriko dugu erdigunean?
Kapitalismoak oso gaizki tratatu gaitu emakumeak;
gure eredu kultural zaharrarekin alderatuta asko galdu dugu.
Edo... eztabaida historikoetan ez luzatzeko,
gure eredu zahar bezela ulertzen dugun hori
etorkizunera proiektatuz gero,
ez dugu kapitalismo androzentriko
heteropatriarkalean gelditzeko
inolako arrazoi edo abantailarik ikusten.
Hau da, bestelako eredu bat irudikatu dezakegu
oso errez,
ipar orratza ABC norabidean jarri,
ta urratsak ematen hasi.
ABC: Auzolana, Batzarra, Comunala.
NORK erabakitzen du? AuzoBatzarrak.
(sujeto politikoa)
NOLA gauzatu erabakitakoa? AuzoLanean.
(produkzio/reprodukzio eredua)
ZERTAZ ari gara, ze baliabide ditugu?
Comunalak
(Herri ondasun materialak eta ez materialak)
Horren ordez,
KAPITALISMOAK eskeintzen/inposatzen diguna zera da:
NORK erabaki? KAPITALAK: ESTATUAK edo/eta MERKETUEK
Erabakitakoa NOLA gauzatu: ENPLEGUA (ESKLABUTZA)
Ze baliabidez: PROPIETATE publiko (estatal) zein pribatu.
Nola eragin digu emakumeoi
kapitalismo androzentriko heteropatriarkalak,
gizonekin alderatuz:
- askoz ere kapital gutxiago dugu, proportzioan
- estatu eta merkatuen botereguneetan ez gaude
- enpleguan soldata gutxiago,+etxeko.lan.bikoitza
- propietate pribatuan, adibidez nekazal lurretan,
titularitatearen %82 gizon - %18 emakume...
...
Beraz, argi dago,
dominazio/sumisio eredu kapitalista honek,
merketu/Estatu eremuetan, guztiontzat,
eta bereziki emakumeontzat zer duen,
eta okerrera modu azkar eta bortitz baten
nola mugitzen ari den ikusita,
IRAULTZA TRANS.FEMINISTA HOLISTIKOAren
behar/nahi urgentea.
Iraultza, erro-errotik askatu behar/nahi dugulako.
Feminista, emakume bezala hasi eta heziak
izan garenok bildu, ta jartzen dugulako martxan.
Trans.feminista: "emakume" etiketak jada estutu,
eta zabal, sor.gin eta b(u)ruja(be) bizi nahi dugulako.
Holistikoa: askatze horretan holo/oro askatu nahi dugulako,
norbere gorputz-tripetatik hasi, Euskal Herri(eta)tik pasa,
eta Amalur gaineko herri ta izaki/eremu zabal guztietaraino.
Zer? BuruJabe
Nor bere buruaren jabe:
norbere gorputz fisikoaren, emozioen, eta pentsa.mentalaren
uhalak(riendak) hartuz
Herri bakoitza burujabe: inon ez inor menpekorikan.
Pertsona zein herri burujabeak elkarlanean.
Nola? ABC
AuzoLana / Batzarra (AuzoBatzarra) / Comunala
Etxe, teilatupe, auzo, herri, eskualde, nazio...
elkarlana sustatuz maila guztietan.
C: COMUNALAK.
Orain propietateak diren guzti horiek,
garai batean komunalak ziren.
Pribatizatuak izan dira.
Comunalen pribatizazioa ilegitimoa izan da.
Lurra ez zen eskriturez jantzita sortu.
Arbasoek ez zuten lurraren propietatea
(erromatarrek ekarri zuten "propietate" kontzeptua).
Jatorrizko hitza jabetza da: jabetasuna EMAN,
jabon, zaindu, erabili eta hobetu, atzetik datozenentzat.
Propietatea ("la mate porque era mia")
eta Jabetza, jabetasuna, ez dira gauza bera.
B. BATZARRA (AuzoBatzarrak)
Botere guneetara igotzea proposatzen dute batzuk,
bide okerra. Igotzeko azpian norbait behar,
igotzeak, nahi ta nahi ez, zapalkuntza dakar.
Erabaki guneak jetsi, auzora.
Bizia, ta ez kapitala, erdian jarrita.
Kapitala akumulatzeko
bizitza erabat konplikatzea
trikimailu bat izan da.
Bizia erdigunean jarrita sinplea da erabat.
Ostoporik jarri ezean,
bizitzak beti aurkitzen du bidea.
Belarrak zeharkatzen portland ta galipota,
hormigoi ta asfaltoa. Berez belarrak.
Berez bizia bera. Berez kurpilak giratu
trabatuta daukan palua kentzean.
"Oinarrizko beharrak
kolektiboki bermatu,
soldatapetik at"
Bizia erdian jarri dugu, eta hara!
Nortzuk dira orain protagonistak, jakitunak?
Betidanik horretan aritu izan direnak:
xumeak, apalak, langileak, sukaldatzen dutenak,
elikagaiak Amalurrarekin elkarlanean egiten dakitenak,
kontserbak prestatzen, energia aurrezten,
komuneko zuloa libratzen,
eskuak kakaz eta adurrez zikindu dituztenak,
ai Ama! babesa ematen digutenak,
hiltzeko orduan eskua heltzen digutenak.
Errealitatea irauli, iraultza.
Mundua begiratzeko moda/modua,
betaurreko moreak jantzita abiatu zena.
Oinarrizko beharrak:
JAN (elikadura burujabetza)
LO (etxebizitza konponketak, energia burujabetza)
LAGUNAK (maitasuna+zaintza)
Lagunak (pertsonak) dira, harremanduz
ikasketa, ikerketa, zaintza, sormena, artea, bidaiak...
nahi den guztia posible egiten dutenak,
pertsonen arteko harremanak, azken finean.
A. Auzolana
Egunean hiru aldiz jan ahal izateko
lurra landu egin behar,
edo beste batek egindako lanaren lepotik bizi,
("gure baserritar adoptatua" bada ere).
Transgenikoak jan nahi?
Munduko beste baserritar batzuei
merketuetan lapurtutakoa jaten segitu nahi?
Korresponsabilitatea.
Seme-alaben zaintza gurasoen artean
elkarbanatu behar dela, ulertu,
denok ulertzen dugun moduan...
oinarrizko beharrei aplikatua...
Denok jaten dugu, beraz
denok egiten dugu lan baratzetan.
Txandaka, noski;
bizitza hobeago batera goaz, sinpleago,
lan ordu gutxiago astean.
Lan ordua!
Berdin daukagun gauza bakarra:
egunak 24 ordu dituela denontzat.
Ordu guztiek balio dute berdin.
Txandak orduetan kontatzen dira.
Ez kategorietan!
Zatiketa eragiteko aitzaki merkea! Soldatak,
mafiari egiten zaion mesedearen arabera?
Auzo.langileak, denak.
Denok kategoria bera.
Jende fina. Gogotsu.
Alper antzean dabilenari...
pasatuko zaio ajea.
Batzuk trebeak,
beste batzuk trebatzen,
eta beste batzuk trebatzeko gogoz.
Trebe zenbait zereginetan,
eta trebatzeko prest dagoen laguntzaile
beste zenbaitetan.
Jan: elikadura ezin bestekoa,
tokian tokikoa. Ekologikoa,
ez dugu ez gerraz xurgatutako petroliorik
ez frackinez ateratako gasik,
ez radiaktibitatez inguratutako nuklearrik nahi.
Bizia erdigunean jarrita,
modu apalean,
jan, lo eta lagunak,
desAZKunde antolatu lasaia.
Eta ez diogu "lehen sektorea" deituko,
lanaren zatiketa adierazten duelako:
batzuk eskuak fin eta garbi,
"idun zuridun langileak", pentsalariak,
ikerleak, ordenagailu eta teknologi zaleak;
besteak lokatzetan, euritan blai
zein eguzkitan txigortuak.
Denok jaten dugu, beraz denok goaz baratzera.
Txandaka. Gutxiagorekin bizi.
Usurbilek egin du ikerketa:
7.000 biztanlentzako, 55 Ha nahiko
urte osoan denak jan ahal izateko.
Nork ez ditu "bere" lurrak utziko
holako iraultza holistiko baten mesedetan?
Ez dugu propietaterik behar,
nahiko zaigu jabetasuna eman ahal izateaz.
Jabetze, arduratze kolektiboa.
Lo: atsedena.
Etxeak soberan ditugu,
moratoria eraikuntzan.
Ez dugu propietaterik behar,
nahiko zaigu jabetasuna eman ahal izateaz.
Jabetze kolektiboa.
Etxe huts abandonatuei jabetasuna EMAN,
bizia eman.
..............
(jarraitzeko gaiak)
- Etxe konponketak: auzotar lantaldeak
"guk geuk" konpondu.
Trebea+trebatzen+trebatzeko:
formakuntza-trebakuntza,
"etxeko" kantera.
- Energia: kiroldegian makinetan sortzen dugun
energiak garbigailuak mugituko lituzke...
Turbinak erreketan, haize errota txikiak teilatuetan,
geotermiko, ...
- Industria: zer gauza berri ekoiztu behar dugu,
daukagun guztia konpondu, berrerabili,,, ondoren?
Agian ez askorik...
Jartzen ditugu txorrotak,
zaharrek baino gutxiago iraungo dute
(obsolezentzi programatua desmontatu)
- Turismoa: nola planteatzen dugu?
"Lagun" konzeptuaren prostituzioa:
bidaiariek dirurik ekarriko ez balute,
hartuko al genituzke gure negozioetan?
- Hezkuntza: nork irakasten dio nori zer?
Jakin minean oinarritutako elkartrukatze
prozesoak... adin guztietan...
- Dendak: ba al du zentzurik
mostradore baten atzean pasatutako bizitzak,
dirua irabazteagatik ez bada?
Dirua bitartean ez den harreman osasuntsuak,
Plaza ez da merkatu-merketua (regateo).
Plaza-topaleku kontzeptua.
- Auto.ekoizpenetik haratako,
"guk geuk" antolatze zabala
(soft ware askearen eredu planetarioa).
- Venus proiektua...
- ......................