martes, 16 de diciembre de 2014

Amumatasuna

Gaur, 2014ko abenduak 16an,
goizeko 11ak eta 17 minututan
amuma.tasuna,
etxean ume txiki bat izatearen
gogoa
piztu zait.

Ez nekien sentitzen zenik ere..!

Ez dakit politikoki zuzena den,
sistema sexo-genero
hetero.patriarkal andro.zentriko
eraikuntza sozio.kulturalaren
eragina den...
ala
izan ere banaizen
animalitik hurbilago dagoen...

Hor konpon,
bai Mari ta bai Anton!

Baletor...
pozik hartuko ge/nuke!

Ta osasunez hazi deigule!

lunes, 15 de diciembre de 2014

#JoneLibre eta txakurrak

Txakurkeriak Gernikako plazan.


Epaiketa politikoa.

sábado, 13 de diciembre de 2014

Iraultza TRANSfeminista holistikoa


Amatasuna glorifikatu gabe,
alabatasuna ondare,
600 abertzale bero-bero
Ondarruko Kofraixan,
Bilgune Feministak antolatutako
#topfeminista n.

Iraultza TRANSfeminista holistikorako GAKOAK:

Amaia Perez Orozkok bi galdera utzi zizkigun
2012an Leitzako Topaketa Feministan:
1) Zein da bizitzea merezi digun bizitza?
2) Nola antolatuko gara lortzeko?

Idatzi berri duen liburuan
"Subversión feminista de la economia"
kapitala ala bizia,
hortxe kokatzen du gatazka,
zer jarri/jartzen/jarriko dugu erdigunean?

Kapitalismoak oso gaizki tratatu gaitu emakumeak;
gure eredu kultural zaharrarekin alderatuta asko galdu dugu.

Edo... eztabaida historikoetan ez luzatzeko,
gure eredu zahar bezela ulertzen dugun hori
etorkizunera proiektatuz gero,
ez dugu kapitalismo androzentriko
heteropatriarkalean gelditzeko
inolako arrazoi edo abantailarik ikusten.

Hau da, bestelako eredu bat irudikatu dezakegu
oso errez,
ipar orratza ABC norabidean jarri, 
ta urratsak ematen hasi.

ABC: Auzolana, Batzarra, Comunala. 

NORK erabakitzen du? AuzoBatzarrak.
(sujeto politikoa)

NOLA gauzatu erabakitakoa? AuzoLanean.
(produkzio/reprodukzio eredua)

ZERTAZ ari gara, ze baliabide ditugu?
Comunalak
(Herri ondasun materialak eta ez materialak)

Horren ordez,
KAPITALISMOAK eskeintzen/inposatzen diguna zera da:

NORK erabaki? KAPITALAK: ESTATUAK edo/eta MERKETUEK

Erabakitakoa NOLA gauzatu: ENPLEGUA (ESKLABUTZA)

Ze baliabidez: PROPIETATE publiko (estatal) zein pribatu.

Nola eragin digu emakumeoi
kapitalismo androzentriko heteropatriarkalak,
gizonekin alderatuz:

- askoz ere kapital gutxiago dugu, proportzioan
- estatu eta merkatuen botereguneetan ez gaude
- enpleguan soldata gutxiago,+etxeko.lan.bikoitza
- propietate pribatuan, adibidez nekazal lurretan,
  titularitatearen %82 gizon - %18 emakume...
...

Beraz, argi dago,
dominazio/sumisio eredu kapitalista honek,
merketu/Estatu eremuetan, guztiontzat,
eta bereziki emakumeontzat zer duen,
eta okerrera modu azkar eta bortitz baten
nola mugitzen ari den ikusita,
IRAULTZA TRANS.FEMINISTA HOLISTIKOAren
behar/nahi urgentea.

Iraultza, erro-errotik askatu behar/nahi dugulako.
Feminista, emakume bezala hasi eta heziak
izan garenok bildu, ta jartzen dugulako martxan.
Trans.feminista: "emakume" etiketak jada estutu,
eta zabal, sor.gin eta b(u)ruja(be) bizi nahi dugulako.
Holistikoa: askatze horretan holo/oro askatu nahi dugulako,
norbere gorputz-tripetatik hasi, Euskal Herri(eta)tik pasa,
eta Amalur gaineko herri ta izaki/eremu zabal guztietaraino.

Zer? BuruJabe
Nor bere buruaren jabe:
norbere gorputz fisikoaren, emozioen, eta pentsa.mentalaren
uhalak(riendak) hartuz
Herri bakoitza burujabe: inon ez inor menpekorikan.
Pertsona zein herri burujabeak elkarlanean.

Nola? ABC
AuzoLana / Batzarra (AuzoBatzarra) / Comunala
Etxe, teilatupe, auzo, herri, eskualde, nazio...
elkarlana sustatuz maila guztietan.


C: COMUNALAK.

Orain propietateak diren guzti horiek,
garai batean komunalak ziren.
Pribatizatuak izan dira.
Comunalen pribatizazioa ilegitimoa izan da.

Lurra ez zen eskriturez jantzita sortu.
Arbasoek ez zuten lurraren propietatea
(erromatarrek ekarri zuten "propietate" kontzeptua).
Jatorrizko hitza jabetza da: jabetasuna EMAN,
jabon, zaindu, erabili eta hobetu, atzetik datozenentzat.

Propietatea ("la mate porque era mia")
eta Jabetza, jabetasuna, ez dira gauza bera.


B. BATZARRA (AuzoBatzarrak)
Botere guneetara igotzea proposatzen dute batzuk,
bide okerra. Igotzeko azpian norbait behar,
igotzeak, nahi ta nahi ez, zapalkuntza dakar.

Erabaki guneak jetsi, auzora.
Bizia, ta ez kapitala, erdian jarrita.
Kapitala akumulatzeko
bizitza erabat konplikatzea
trikimailu bat izan da.

Bizia erdigunean jarrita sinplea da erabat.

Ostoporik jarri ezean,
bizitzak beti aurkitzen du bidea.
Belarrak zeharkatzen portland ta galipota,
hormigoi ta asfaltoa. Berez belarrak.
Berez bizia bera. Berez kurpilak giratu
trabatuta daukan palua kentzean.

"Oinarrizko beharrak
kolektiboki bermatu,
soldatapetik at"

Bizia erdian jarri dugu, eta hara!
Nortzuk dira orain protagonistak, jakitunak?
Betidanik horretan aritu izan direnak:

xumeak, apalak, langileak, sukaldatzen dutenak,
elikagaiak Amalurrarekin elkarlanean egiten dakitenak,
kontserbak prestatzen, energia aurrezten,
komuneko zuloa libratzen,
eskuak kakaz eta adurrez zikindu dituztenak,
ai Ama! babesa ematen digutenak,
hiltzeko orduan eskua heltzen digutenak.

Errealitatea irauli, iraultza.
Mundua begiratzeko moda/modua,
betaurreko moreak jantzita abiatu zena.


Oinarrizko beharrak:
JAN (elikadura burujabetza)
LO (etxebizitza konponketak, energia burujabetza)
LAGUNAK (maitasuna+zaintza)

Lagunak (pertsonak) dira, harremanduz
ikasketa, ikerketa, zaintza, sormena, artea, bidaiak...
nahi den guztia posible egiten dutenak,
pertsonen arteko harremanak, azken finean.


A. Auzolana
Egunean hiru aldiz jan ahal izateko
lurra landu egin behar,
edo beste batek egindako lanaren lepotik bizi,
("gure baserritar adoptatua" bada ere).

Transgenikoak jan nahi?
Munduko beste baserritar batzuei
merketuetan lapurtutakoa jaten segitu nahi?

Korresponsabilitatea.

Seme-alaben zaintza gurasoen artean
elkarbanatu behar dela, ulertu,
denok ulertzen dugun moduan...
oinarrizko beharrei aplikatua...
Denok jaten dugu, beraz 
denok egiten dugu lan baratzetan.

Txandaka, noski;
bizitza hobeago batera goaz, sinpleago,
lan ordu gutxiago astean.

Lan ordua!
Berdin daukagun gauza bakarra:
egunak 24 ordu dituela denontzat.
Ordu guztiek balio dute berdin.
Txandak orduetan kontatzen dira.

Ez kategorietan!
Zatiketa eragiteko aitzaki merkea! Soldatak,
mafiari egiten zaion mesedearen arabera?

Auzo.langileak, denak.

Denok kategoria bera.
Jende fina. Gogotsu.
Alper antzean dabilenari...
pasatuko zaio ajea.

Batzuk trebeak,
beste batzuk trebatzen,
eta beste batzuk trebatzeko gogoz.

Trebe zenbait zereginetan,
eta trebatzeko prest dagoen laguntzaile
beste zenbaitetan.

Jan: elikadura ezin bestekoa,
tokian tokikoa. Ekologikoa,
ez dugu ez gerraz xurgatutako petroliorik
ez frackinez ateratako gasik,
ez radiaktibitatez inguratutako nuklearrik nahi.

Bizia erdigunean jarrita,
modu apalean,
jan, lo eta lagunak,
desAZKunde antolatu lasaia.

Eta ez diogu "lehen sektorea" deituko,
lanaren zatiketa adierazten duelako:
batzuk eskuak fin eta garbi,
"idun zuridun langileak", pentsalariak,
ikerleak, ordenagailu eta teknologi zaleak;
besteak lokatzetan, euritan blai
zein eguzkitan txigortuak.

Denok jaten dugu, beraz denok goaz baratzera.
Txandaka. Gutxiagorekin bizi.
Usurbilek egin du ikerketa:
7.000 biztanlentzako, 55 Ha nahiko
urte osoan denak jan ahal izateko.

Nork ez ditu "bere" lurrak utziko
holako iraultza holistiko baten mesedetan?
Ez dugu propietaterik behar,
nahiko zaigu jabetasuna eman ahal izateaz.
Jabetze, arduratze kolektiboa.

Lo: atsedena.
Etxeak soberan ditugu,
moratoria eraikuntzan.

Ez dugu propietaterik behar,
nahiko zaigu jabetasuna eman ahal izateaz.
Jabetze kolektiboa.
Etxe huts abandonatuei jabetasuna EMAN,
bizia eman.

..............

(jarraitzeko gaiak)

- Etxe konponketak: auzotar lantaldeak
"guk geuk" konpondu.
Trebea+trebatzen+trebatzeko:
formakuntza-trebakuntza,
"etxeko" kantera.

- Energia: kiroldegian makinetan sortzen dugun
energiak garbigailuak mugituko lituzke...
Turbinak erreketan, haize errota txikiak teilatuetan,
geotermiko, ...

- Industria: zer gauza berri ekoiztu behar dugu,
daukagun guztia konpondu, berrerabili,,, ondoren?
Agian ez askorik...

Jartzen ditugu txorrotak,
zaharrek baino gutxiago iraungo dute
(obsolezentzi programatua desmontatu)

- Turismoa: nola planteatzen dugu?
"Lagun" konzeptuaren prostituzioa:
bidaiariek dirurik ekarriko ez balute,
hartuko al genituzke gure negozioetan?

- Hezkuntza: nork irakasten dio nori zer?
Jakin minean oinarritutako elkartrukatze
prozesoak... adin guztietan...

- Dendak: ba al du zentzurik
mostradore baten atzean pasatutako bizitzak,
dirua irabazteagatik ez bada?
Dirua bitartean ez den harreman osasuntsuak,

Plaza ez da merkatu-merketua (regateo).
Plaza-topaleku kontzeptua.

- Auto.ekoizpenetik haratako,
"guk geuk" antolatze zabala
(soft ware askearen eredu planetarioa).

- Venus proiektua...

- ......................







jueves, 27 de noviembre de 2014

martes, 6 de mayo de 2014

Euskal Jai


Nafarroako Barcinaren gobernuaren zertzelada batzuk:
...Herri-diru kutxatik dirua lapurtzeko baimenik ez digute eskatu, ezta aniztasun funtzionalari, zahartzaroari, gazteei, hezkuntzari, osasunari... lapurtzeko ere. Ez digute planetaren baliabideak agortzeko baimenik eskatu. Ezta geure gorputzei buruzko erabakiak hartzeko ere, ezta txiroak izate hutsagatik jipoitzeko ere...
 

Euskal Jai-ren 20. urteurrena ospatzeko gonbidapena:

"Aurten Iruneako Euskal Jai Gaztetxearen 20. urteurrena betetzen da. Hori dela eta, Euskal Jaitik pasa izan garen belaunaldi desberdinetako hainbat lagun batu eta jaiegun desobediente bat antolatzen ari gara, 10 urte baino gehiagoz auzoko bizilagun aunitz jaio, hazi eta heldutzen ikusi duen espazioa izan zenaren oroimena ospatzeko. 
 
20. urteurrena Euskal Jai barruan bertan ospatzea gustatuko litzaiguke, baina guztiok dakigunez jada ezinezkoa da, sorgin gaizto horri esker...kostata ere gainetik kentzen ez duguna. Horregatik kalean eginen dugu.

Maiatzaren 5tik aitzinera izanen diren ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, 5tik 10a arte Zabaldiko Kalaska gunean ikusgai izanen den argazki erakusketatik hasiz. 

Maitzaren 7an asteazkenarekin ( okupazioaren 20. urteurrenaren egunean) 19:00tan, Belaunaldien arteko kafe-solasaldia izanen dugu Katakraken, Zuretzat zer izan zen Euskal Jai? Moderatzailea Juan Kruz Lakasta. Maitzaren 8an ostegunarekin 19.30tan, Zabaldiko Kalaska gunean bideo-laburren ( argitaragabekoren bat) emanaldia, eta azkenik 10ean, larunbatarekin, jaiegun desobedientea.

Jaiegun honen barnean Zurrumurru antzerki taldearen eskutik, txikientzako antzezlan paregabeaz gozatzeko aukera izanen dugu, eguerdiko 12tan Kaldererian. 13.30tan berriz, “Udal” desfilearen txanda izanen da, Udal plazatik abiatuko dena. 14.30tik aitzinera, herri bazkaria San Agustin kalean ( txartelak hartzeko azken eguna 8a ( osteguna) da; Kalekalden, Katakraken, Herriko Tabernan edo Meson de la Tortillan daude eskuragai; hala ere, norberak ere bazkaria autogestionatzen ahal du). 17.30tik aitzinera kalejira hasiko da Supongo batukada eta Broken Brothers Brass Band-en eskutik; 19.30tan herri txokolatada eta kontzertuak Kaldereria Plazan, Demokrazia Zero, Oreka Tx, Las chicas del albal, El Ombligo de Venus, La Chula Potra, Mi primo el Chicharachero eta Starluxe taldeekin. Ondoren Rafita kantautorea eta La Baldosa Flotante.

Gure jarduerekin arazorik izanez gero, aldez aurretik barkamena eskatzen dizuegu.
Hondartza-jantzirik onenekin etorriko zaretelakoan.....
10ean busti behar dugu eta kalea okupatu!!

Puxikaz, txupetez, bainujantziz, igerilariz, bozgoragailuz, txilibituz, eltzez...bete behar dugu, oroitzapenekin eta proiektu berriekin.

Herri-diru kutxatik dirua lapurtzeko baimenik ez digute eskatu, ezta aniztasun funtzionalari, zahartzaroari, gazteei, hezkuntzari, osasunari... lapurtzeko ere. Ez digute planetaren baliabideak agortzeko baimenik eskatu. Ezta geure gorputzei buruzko erabakiak hartzeko ere, ezta txiroak izate hutsagatik jipoitzeko ere. 
 
Eta beraz, noski ez dugula baimenik eskatuko gure lagun eta auzokideekin kalean bazkaltzeko, ezta kale-antzerkia zuekin eta geure plazetan egiteko ere.
Nahi duguna da, bizipozetik gozatu eta errespetuz gure herri-espazioak ospatu, egunez egun sareak osatu eta komunitate-auzo loturak indartzen dituena.

Anima zaitez!"

domingo, 16 de febrero de 2014

Zugarramurdiko Alex Inkisidorea

Pikara magazinen aurkitu nuen lagunek esandako artikulua, "Las brujas de Zugarramurdi" Alex de la Iglesia Inkisidorearen filmari buruzkoa. 
Esango nuke Bruja hitzak BuRUJAbe esan nahi duela.                                          Ez al da polita? Emakume, Sorgin eta Burujabe.
 Eskerrak iruskin hau aurkitu nuela! Azpian nik idatzitakoa.

Jone
Kaixo,
neri ez zait iruditzen sorginak kondenatzen ez dituztenik… artikuluko idazleak esan bezala artikulua sexista iruditzen zait, baina nahiz eta normalean erabiltzen duten sorginen imaginarioa oraingoan ez erabili, hauek berriz ere gaizto bezala geratzen dira filman, amargatu eta ero batzuen moduan jartzen ditu eta botatzen dituen aldarrikapen “feministak” histeriko hauen ahotik entzuten dira, beraz, ez dut uste oso ongi hartuta direnik… honetaz gainera, sorginak bestelako emakume batzuk ziren, ezagutza handiak zituztenak eta honengatik sutara kondenatu zituztenak. Emakumeon independentzia eta autonomiaren ikur bat dira eta bere garaian beren eskubideengatik borrokatu izan zuten, ez dira armiarmetan bihurtzen, ez dute hegan egiten… Sorginek eskaintzen diguten askatasun guztia eta ondare historiko guztia suntsitua geratzen da pelikula honetan.
- See more at: http://www.pikaramagazine.com/2013/10/las-brujas-de-zugarramurdi-entre-el-sexismo-feroz-y-la-reivindicacion/#comment-53592


Leire Saitua Iribar
Erabat ados, Jone.
Pedro Olearen “Akelarre” filmea ikusteak merezi du, sutean erre zituztenen benetako historia irudikatzeko. Ondo dokumentatua, Zugarramurdin bertan filmatua…

Alex de la Iglesiak akelarrearen Inquisizioaren bertsioa ematen du. Eta beste kontrasterik izan ezean, horrela gogoratuko du jendeak. Ez zait bidezkoa iruditzen 50.000 erahildako eragindako sorginen historia modu barregarri eta desitxuratuan erabiltzea. Hurrengo filmea egin dezala Holocaustoari buruz, tonu berdintsuan, ausartzen bada!

Emakume euskaldun BuRUJAbeak oso gaizki tratatzen ditu, eta euskal kulturaren sinbolo guztiak jartzen ditu jomugan: amarekiko lotura, irrintziak, Mikel Laboaren Baga Higa kantua, lauburua, euskara, joaleak… den dena uzten du kakaztuta. Feminismoa ere. Odol eta gorroto orgia nahasian.
15Mri ere botatzen dio abisua, deskuidoan euskaldunak, eta bereziki euskal emakumeak, erreferente hartuko balitu.
Niretzat, Alex de la Iglesia El Inquisidor, izngo da hemendik aurrera. De la Iglesia izanda, eta Deustuko jesuitekin ikasita… agian, jj, zegokiona. Pierre de Lancré inkisidorea ere euskalduna zen, hura Lapurdikoa, Alex Bilbokoa. Begi bistan du etxekoa dela, kanpoko batek ezin izango zukeen hain modu zehatzean jaso gure kultura euskalduneko sinbologia guztia. “Libra gaitzazula, jauna, gure lagunengandik, etsaiengandik gu geu libratzen gara eta”.
Eskerrik asko, Jone. Ez nekien nondik hasi. Erabat shock egoeran utzi ninduen pelikula ikusteak, are gehiago 8 Goya jasota (txikiak badira ere) mundu zabalean ospea izango duela jakitean (egunotan Mexikon estreinatu da).
Joxe Azurmendi idazleak Berrian egindako elkarrizketa baten zera zioen “Botereak intelektual asko irentsi ditu, baina ez bortxaz: diruz”. Zein izan ote da Alex Inkisidorearen prezioa, eta nork erosi ote du? Produktorea behintzat badakigu nor izan den: Enrique Cerezo, Gil y Gil-en osteko Athletico de Madrid-eko presidentea, ustelkeria pantailan, eta kanpoan. http://www.elconfidencial.com/espana/2013-10-01/un-informe-relaciona-el-atico-de-ignacio-gonzalez-con-un-regalo-de-cerezo_35131/
- See more at: http://www.pikaramagazine.com/2013/10/las-brujas-de-zugarramurdi-entre-el-sexismo-feroz-y-la-reivindicacion/#comment-53592

Jone
Kaixo,
neri ez zait iruditzen sorginak kondenatzen ez dituztenik… artikuluko idazleak esan bezala artikulua sexista iruditzen zait, baina nahiz eta normalean erabiltzen duten sorginen imaginarioa oraingoan ez erabili, hauek berriz ere gaizto bezala geratzen dira filman, amargatu eta ero batzuen moduan jartzen ditu eta botatzen dituen aldarrikapen “feministak” histeriko hauen ahotik entzuten dira, beraz, ez dut uste oso ongi hartuta direnik… honetaz gainera, sorginak bestelako emakume batzuk ziren, ezagutza handiak zituztenak eta honengatik sutara kondenatu zituztenak. Emakumeon independentzia eta autonomiaren ikur bat dira eta bere garaian beren eskubideengatik borrokatu izan zuten, ez dira armiarmetan bihurtzen, ez dute hegan egiten… Sorginek eskaintzen diguten askatasun guztia eta ondare historiko guztia suntsitua geratzen da pelikula honetan.
- See more at: http://www.pikaramagazine.com/2013/10/las-brujas-de-zugarramurdi-entre-el-sexismo-feroz-y-la-reivindicacion/#comment-53592
Jone
Kaixo,
neri ez zait iruditzen sorginak kondenatzen ez dituztenik… artikuluko idazleak esan bezala artikulua sexista iruditzen zait, baina nahiz eta normalean erabiltzen duten sorginen imaginarioa oraingoan ez erabili, hauek berriz ere gaizto bezala geratzen dira filman, amargatu eta ero batzuen moduan jartzen ditu eta botatzen dituen aldarrikapen “feministak” histeriko hauen ahotik entzuten dira, beraz, ez dut uste oso ongi hartuta direnik… honetaz gainera, sorginak bestelako emakume batzuk ziren, ezagutza handiak zituztenak eta honengatik sutara kondenatu zituztenak. Emakumeon independentzia eta autonomiaren ikur bat dira eta bere garaian beren eskubideengatik borrokatu izan zuten, ez dira armiarmetan bihurtzen, ez dute hegan egiten… Sorginek eskaintzen diguten askatasun guztia eta ondare historiko guztia suntsitua geratzen da pelikula honetan.
- See more at: http://www.pikaramagazine.com/2013/10/las-brujas-de-zugarramurdi-entre-el-sexismo-feroz-y-la-reivindicacion/#comment-53592