lunes, 11 de noviembre de 2013

#IruñaVeleia


20N bezperan 5 urte, 

Lorena Lopez de la Calle 
(orduan EA, gero Bildu)
Arabako Kultura diputatuak 

Eliseo Gil (Galileo Gil hemendik aurrera)
salatuz, akusatuen bankiloan eseri erazi zuena,
eta hortxe jarraitzen du, inpunitate osoan,

Euskal Herri osoaren sudur puntan,
medioen zentsurapean (EITB, ...)
inolako frogarik gabe 
mantenduz
falsifikazio akusazio grabe bat,
profesionalki erabat hondoratu dituena.

Oraingo EHUko #IruñaVeleia ko zuzendaritzak 
gure ondarean garrantzi haundikoa den 
indusketan ondea makina sartu, eta libre!
No problem.

Hain txikia eta hain kritikoa (?!) den/zen 
euskal mundua pake santuan. Mantzo. Otzan.
Galderarik ez, ikerketa independienterik ez,
nazio arteko auditoriarik ez.

Hori freeki dabiltzanek bakarrik egiten dute.
   www.euskararenjatorria.net
#Iruña Veleia, 5 urte dataziorik gabe!
                   http://euskararenjatorria.net/?p=11571

Oso interesgarriak orain 5 urteko artikulu eta iruskinak. 
hace 5 años "Pues ahí estoy en desacuerdo. Se ha utilizado el fraude de Iruña como marchamo de "ancianidad" para el euskera y dándole barniz de clasicismo juntándolo con el egipcio y poniéndolo a la cabeza del cristianismo en la representación de sus iconos. Recordemos la gran reacción que hubo desde medios políticos nacionalistas. 
No cabían en las sillas".

Non daude orain "los medios políticos nacionalistas"?
Silla ala poltrona?
Non "euskara jendea"? Merke ahaztu, jakin minik ez, ala irentsi-komeni bertsio ofiziala?

Eliseo Gil: akusatuen bankiloan, 5 urtez, frogarik gabe! Galileo Gil.

- Epaileak hirugarren aldiz bidali ditu ostrakak gai ez den laborategi batera! Bost  urtetan ezin asmatu zeintzuk diren arkeometriak egiten dituztenak?! Bost urte, asko jota hilabetean egiten diren analitikak!
Epaitegietako bertsio ofizialek ez gaituzte harritzen ala ere...

Baina... eta beste guztiak?! "Etxekoak"... zertan ari dira?!
- EHUko Julio Nuñez orduan akusatzaile, orain (kitate-tu-pa-ponerme-yo) zuzendariak ondea makina sartu indusketan.
- Joseba Lakarra hizkuntzalari akusatzaileari Euskaltzaindiak Hiztegi Etimologikoaren enkargua...
- Alberto Barandiaran kazetari akusatzaileari euskara hutsezko komunikabideen Hekimena elkartearen zuzendaritza...
- Agustin Azkarate guru/buru den "Zain" enpresa erdipublikoa euskal arkeologiaren jaun eta jabe.
- Iñaki Kamio, ikasle kuttuna, Bilboko Arkeologia Museoko zuzendariak ere ez omen daki "ezer" bere museotik 35 minututara dagoen indusketaz. Doala etxera, hori egia bada ez du betetzen lanpostu horretarako perfila. 
- Unesco etxeak ezin du ezer egin, "epaitegiak argitu arte". Klasiko bat, zer ajola zaie beraiei gure ondarea! Parisera.

Galdetu, galdetu zerbait jakin dezakeela suposatzen duzun edonori eta.. "kri-kri-kri"...
Hormara begira "euskal inteligentzia"?
Nola da posible ezer ez jakitea... (?!) gure mini-herrian!
Zai gaude... / Guk ez dugu sinisten / ez dugu sinisten / ez dugu sinisteeeen!!!