Neguko hotzetan blai,
Mikel Laboaren heriotzak
eragindako herri muina
osatzeko bidean
sutondoko epeletan
lehiotik begira
asaba zaharren baratzean
ikusten dudan txantxangorria
bera ote den nagoela,
hil eta biziaren zikloaren
jin-joanean berezkoa ez den
heriotza berri bat, erahilketa.
Herriko seme batek, herriko seme bat hil du.
Eta ni ama... joko neuke jo...!
Ez da hori, ordea, amaren bidea,
alde bada orduan hemendik,
ez holakorik amaren etxean.
Habiadura handiko trena egiten ari zela ta...
Ta hil?!
Juez bihurtuta,
heriotz zigorra modu horretan?!
Heriotza eragiteak karga handia dakar,
norbere etxearen biziaren kontrakoa,
norbere eskuak tiro egitean
norbere larrutik ordainduko duen
bihotzean eta tripetan
sinatutako kontratu bortitza.
Latza. Gogorra.
Ez diot enbidirik.
Non bukatuko dira hire etsaiak?
Zelan hazi ditugu bada umeok?!
Beti biziari eusten,
horrenbeste ahalegin
eta alperrik?
Etxeko mahaiaren gozoa,
gutxi ala asko
denon barruak berotzeko
lanetan uneoro,
eta ahaztu, hain arin?!
Mahaiaren aldeko apustua,
apustu beroa,
muturreko pentsatu arren
har-eman.ean hasi
ez.da.bai.da.rako elkartu
eta sakoneko biguneraino
heltzen dakiena,
nunbaitera bidean
beste niz inguratuta
bizi garenekoa.
Ez apustu hotza,
hauzi edo apurtu
hil hotzarena,
nor gehiagoka
heldu gabeko
garrastasun patriarkalez
josita
guztiok mutu uzten gaituena.
Denok denon etsai egiten gaituena.
Ez amaren etxean.
jueves, 4 de diciembre de 2008
miércoles, 8 de octubre de 2008
Tibet..eko intxaurrak
Tibet.era joan zaigu idazlea,
Korta-Zahar.en hurratsei jarraiki,
korta zaharreko lanen ihesi.
Tibeten dana da hobea.
Independentzia aldarrikagarriagoa.
Manifestariak meditatzaileagoak.
Haurrak adoptagarriagoak.
Gaixoak coolagoak.
Ai, Tibet, Tibet...
Tibet.eko intxaurrak hamalau;
gerturatu eta lau.
Baina, hala ere,
zenbat eta hurrunau errezau.
Korta-Zahar.en hurratsei jarraiki,
korta zaharreko lanen ihesi.
Tibeten dana da hobea.
Independentzia aldarrikagarriagoa.
Manifestariak meditatzaileagoak.
Haurrak adoptagarriagoak.
Gaixoak coolagoak.
Ai, Tibet, Tibet...
Tibet.eko intxaurrak hamalau;
gerturatu eta lau.
Baina, hala ere,
zenbat eta hurrunau errezau.
miércoles, 24 de septiembre de 2008
NoRa zoazen aRabeRan...
NoRa zoazen aRabeRan lagunRarri,
Nor heRa da egi bakarRa
Nora zoazen araberan lagungarri,
nor bera da egi bakarra.
Ashtar komandoaren mezu batean aurkitu dut.
A ze sorpresa, euskaraz federazio intergalaktikoan.
Hasi.eran bi ginen eta...
denborarik han ez zen.
Orain bakarra naiz,
eta izena aldatu egin diot:
ez dut gehiago BABYLON ERAUSTEN idatziko.
Orain BABY LO ON ERA UZTEN idatziko dut.
Norbera da egi bakarra. Ez ala?!

lunes, 11 de agosto de 2008
Etx.alar.aldean -Leirek
Arrats.aldea
Etx.alar
aldean
Niretzat
mendi guztiak dira Mendaur.
Arrano zara.
Itzalak gorde du
arbola multzoa.
Ta...
han urrun...
nola erran...
arranoak
eraman egin du
nire gogoa
ta han pausatu du
haizearen
eremuan
ni re gogoa
ta ez nator
betiko noa.
Etx.alar
aldean
Niretzat
mendi guztiak dira Mendaur.
Arrano zara.
Itzalak gorde du
arbola multzoa.
Ta...
han urrun...
nola erran...
arranoak
eraman egin du
nire gogoa
ta han pausatu du
haizearen
eremuan
ni re gogoa
ta ez nator
betiko noa.
viernes, 25 de julio de 2008
14 izpi.ariketa Herri ESTRESari aurre egiteko
2008 UEU
1
Gorroto dut
orru
erru
harro, putz.
Aro
samin
ero
zer gero.
Bortitz
haitzaren kontra.
Haurrak erre ditu eguzki goriak.
Azal lehun zirenak txurruskatu ditu kresalak.
Ezin zeharkatu ta
negarrez zoratu behar du amak
zein amak?
bederatzi ume tragatu ditu itsasoak
amak banan-banan botata
kapitalaren bazka
gosearen akuiluak bortxatuta,
ongizatearen ateko putetxean
ta gu borrero manporrero
isil-isilik, ez nire izenean. Lotsa.
2
ON naia,
Naraia naia.
3
Egurra jasotzen dugu.
Herriak ez du hitza.
4
Kontziente eta inkontzientearen
orekaren bila,
eseri egin gara.
Guztien arteko
sinkronizazio batean
gure barrutik, hodi zuzen eta potente batetik bezala,
aireak gora egin du
eta hegaka atera.
Gero
euri lanbro moduan
erori zen
gure gainean alaitasuna,
pakea eta lasaitasuna ekarriz.
Oihartzunak
askatasun sentimenduarekin
erantzun zion
botatako
oihu
handiari.
5
Zein da
bizitzaren helburua?
Une oro ZERtzea,
JABEtzea.
6
Iraganaz damutu
etorkizunaren beldur.
Emakumeak
eme.galtzen dituen trafikoa
telebista espaiñoleko bigarrenean.
7
Beltza zen gaua.
Beltz eta iluna zen gaua, herritik joan zen gau hura.
Beltza zen joan zena.
Beltz eta iluna izaten jarraitzen zen gaua txalupan igo zenean.
Beltza zen bidean hil zen haurra
eta itsaso sakon-beltzeraino jeitsi zen gorpua.
Beltz eta iluna zen gaua hondartzara iritsi zirenean
eta hango gizonak gorriak.
Beltza ere erabilitako tinta informazioa zabaltzeko
eta papera zuria.
Eta emakumearen begi beltzetan dago betiko infernuaren islada.
Ixabel Millet
8
Lasai.tzeko 3 osagaiak:
1. Jarrera: atseginaren eta ahaleginaren arteko oreka gunea.
2. Arnasa: sakon hartu ta astiro bota: zabaldu barrua.
3. Arreta: bekain tarteko hortz.mugan pausatuta, begirada.
9
10
Izpi marrazkiak.
Adarrak zerurantz
Erroak lurrerantz
Eta gu,
gizakitxo berdeok,
tartean hegaka.
Udara beroa
Erreka ondoan ze ondo!
Fresko, fresko!
Mundua arbola kopan mozkortua.
Loreek alaitzen gaituzte.
Sasi guztien gainetik,
laino guztien azpitik.
Bizitza – Yin-yang – Alaia baina aldi berean kezkatuta.
Erreka ondoko zuhaitzen artetik ibiltaria doa ttipa-ttapa.
Naturaz inguratua gizakia ameslari.
Goiko mendian txoria kantari.
Oreka
Koloreen kontrastea
Arbola da erreka.
Hostoak dira hodeiak.
Eguzkia da laztana.
14
Herri estresari aurre egiteko.
Yoga eta Herrigintza (3)
Hamalau izpi.ariketa. Izan zitezkeen hamabost edo hamabi, baina hamalau kabitzen dira. Oteitzaren apostoluak bezala, bere mendeurren honetan. Altzutzan bertan, etxeko egongelan egin genituen asanak iaz. Burua altxatuko balu... akaso makila astinduko zigun begiak itxita geundela, baina tinko eutsi guk.
Ez gaitu izutzen negu hurbilak. Ez nau izutzen ihes bidea omen, zitekeen, lekarkeenaren, balitz horrek. Norbere baitan murgiltzeko bidean errurik ez, sakon; errai gordin eta pentsamendu zurrunetan errurik ez, fin; esku ahul eta gorputz nekatuetan errurik ez; bizipenen ziabogarako prest.
Astelehenetik ostiralera. UEUko Iruñean. Bost gosaldu ostean, bost; bost hamaiketako ostean eta beste lau bazkal ostean, ostiralekoan jai. Yoga bazkal ostean...?
Tripa beteta egiten al duzu zuk Yoga? Ez ba! Eta zuk amorea? Bazkal ostean ez, ala ezta?
Yoga.bik esan nahiko duzu... gorputza gimnasia leun batean mugitzearena.
Ona da. Bestea esan nahi nuen nik ba... Une oro egiten dugun Yoga, euskaraz Jabe itzultzen dudana, kontzientziarena. Gorputzarena ataria dena. Hala da, eta animo! barrura pasa, kroketekin bezala, masa hutsa jateko ordez, segi burutzeraino, aurrera.
Aurten UEUko hamargarren Yogaldia, baina ez Heineken-ek babestua. Gora UEUren izen soila, herri ekimena, eta hala bedi urte askotan, lotsagarri eta gusturik gabe agertzen zaizkigun frankizia eta esponsorizatuen aldean.
Eskolako hurrengo txangoan seme gazteenari bokatan Guggenheim solomoa jarriko diot, Sukarrietako San Antonio hondartzan gozo-gozo jan dezan. Ordurako auskalo noren propietateetan, BBK zein Diputazio, dirua jainko den antzez tokian. Pobreak, benetan be, ete diren ba pobreak!. Ikusiko dugu, laster, zer zen dirua. Ezer ez, ameskeri hutsa. Ez gordinik ez kondimentatuta jaterik ez dagoen paper tindatu dena. Horrenbeste pinu eta gero hau. Elikagai eta erregai, finantza birtuala. Paperik ere ez jada.
Horrenbeste izerdi paperetarako sabeletan, jan eta lo, behi zuriaren tripan, eta gero hau. Sabelerako lantegietan. Hobe jan gabe bizitzen ikasi, eguzki plakak
begietan, eta aske, norberaren gogoak armatutako bide eta agendan.
Ziaboga.
Hementxe gure proposamena. Jabe izateko bidean... herri izpi.ariketak. Yoga eta jabe izateko ariketa konpartituak. Lagun artean auzorik auzo egin egingo ditugunak, ala hil. Bakardadeak hartuko gaitu, hartzen ari gaitu, zahar etxe, esp.etxe,
bikot.etxe, bank.etxe, put.etxe.
Eroski.k badaki, banan banako pusketak. Lekeitioko portuan Teatro do Marek erakutsi zigun kale antzerkitan burbuila bakanak bata bestearen artean. Ahul banan, energia maitasunean sortzen baita, elkarren arteko joan etorrian, pilaren polo batetik besterakoan. Erdu, batera zein bestera baina erdu, errima.
Ez al duzu sentitzen isolamenduaren zulora goazela, tragatzen gaituzten butaka erosoetan barrena, laban, pasibotasunaren maldan behera?
“Etsipenak jota ezin du herriak gelditu,
nola edo hala barruak askatu behar ditu.”
Arteak ez du gizartea aldatzen, Jorge Oteitzak, arteak, aldatzekotan
artista, arte.egilea aldatzen du, eta berau da, aldatutakoan, gizartea aldatzeko gai izango dena. Artean ba, ekin diezaiogun arteari.
“Denbora urrea da”, kaka! Denbora artea da, tartea. Bitartea, heldu eskutik. Prozesua interesatzen zait, Itakak oparitutako bidaia. Eta Itaka bera, beste nonbaiterako abiapuntu berria eta berriz ere bide, bidaia.
Pasibotasun politikoki egokia. Lotsa. Ea.ko poesia egunetako Koldo Izagirre.ren hitzaldi galdera.ekarpenik gabekoa. Lotsagarria. Lotsaren lotsaz, jasoaren jasoaz ala alperraren alperraz, ez har eta ez eman uzten gaituena. Mutuen kanposantua.
Afinatu beharraren afinatu beharraz, isilik geldituko den musikaria, herria. Eulia sartzen baita irekitzen den ahoan. Sarerik ez. Norberak jarritako bozala. Zentsurarik ez. Gogoari aurrea hartu dion zentzua eta logika. Adituen unea. Inorena. Ekarpen xumea mesprezatzen dena. Barregarri, jokoz kanpo gelditzea diruagatik bakarrik justifikatzen dena.
Eta gordetzearen kostua? Doanekoa al da... Jazo eta jasotakoari erantzun beharrak tripan piztutako tximeleta deserosoak ahanzteko erabilitako porlana eta amnesiaren ordaina, merkea ez dena.
Har.emana. Zuk hartu eta nik hartu, elkar hartuz aberastearena. Eta sakon hartu be. Banan, biluztuta, beste ni.a. Artaldean norberarentzako tartea hartu eta norbere buruaren jabe eginda.
Ziaboga.
Norbere buruaren esparru konkistatu berri bakar eta isiletik, lagun artera, gu puzzlearen beste aleekin osatzera. Aurrera segitzeko, etengabeko une oro honi aurpegi emateko ziaboga. Patroirik gabeko herri trainerua. “Inon ez inor menpekorikan, norberen buruaren jabe”, haizea aurpegian, arrauna esku ahaldunetan, norbere buruen patroi eta matroi garen herritarroz betetako trainerua.
2012 arteko hurrengo txanpa honetan jokatzeko proposamen hirukoitza:
1)Oteitzaren izpi.ariketa: jaso/hitz(b)oro.bil-hausnartu/sortu jokoa.
2)Yoga saioa: gorputz.gogoari astindu goxoa emateko arnasketa-asana-lasaiketa.
3)Berrikuntzen 2008 grazizko urte honetan, Arizonatik datorkigun norbere garapenerako ingeniaritza aplikatua: Erresonantzi Ereduen Aldaketa.
Gerora ere edozein lan talde, eskola, herri zein auzotan zabaltzeko moduko trebakuntza, dinamika: herri estresari herrikoi aurre egiteko proposamena.
1. Izpi.arik.eta. Oteitza.
Jaso - Hausnartu - Sortu.
2. Yoga saioa.
3. Erresonantzi aldaketa

miércoles, 21 de mayo de 2008
Euskal Herri - Elkar Herri
Zuberoako
Kako
baserri-etxaldea
erosteko
Kako-kuadrilla bat
ari gara egiten.
Guk geuk,
eskotean 50na euro.
Pozik!
Kako-kuadrillak,
lapur-kuadrilla emoten dau, ezta?
Ez ba!
Ta guri gusta!
Edozein aitzaki
aprobetxatzen dugu
elkarri maitasuna adierazteko
Zer bizio...! 50 eurotan.
Euskal Herri - Elkar Herri
Kako
baserri-etxaldea
erosteko
Kako-kuadrilla bat
ari gara egiten.
Guk geuk,
eskotean 50na euro.
Pozik!
Kako-kuadrillak,
lapur-kuadrilla emoten dau, ezta?
Ez ba!
Ta guri gusta!
Edozein aitzaki
aprobetxatzen dugu
elkarri maitasuna adierazteko
Zer bizio...! 50 eurotan.
Euskal Herri - Elkar Herri
viernes, 7 de marzo de 2008
Tripetako iraultza gordina
hamaikatxu aldiz esandako hitzak
oineztu egiten du gaua
ixileko izkutuan odol gorriak
tripetako iraultza gordiña
ezkutuko hitza aldarrikatzean ezin dut
ez dudala sufritzen adierazi;
sugearen indarra baimenduko nuke
nire magalean samindurak erreko ez balit

sábado, 1 de marzo de 2008
Erautsi ta, ez al genuen ba eraiki behar?
Suscribirse a:
Entradas (Atom)